Maria Ressa
Maria Angelita Ressa (Manila, 1963ko urriaren 2a) Filipinetako kazetaria da, Rappler informazio atariaren sortzailea eta zuzendari exekutiboa. [1] Ikerketa kazetaria eta CNN korrespontsala izan da Asiako hego-ekialdean , baita ABS-CBNren zerbitzuen zuzendari ohia ere. [2] Ikerlari lanen ondorioz, on-line genero abusu kanpaina bat jasan du, baita Rodrigo Duterte Filipinetako presidentearen jomuga izan da ere.[3] [4] 2021ean Prentsa Askatasunaren Munduko Saria irabazi zuen, Unescoren eskutik [3] eta Bakearen Nobel Saria "adierazpen askatasuna zaintzeagatik". [5] Ressak politikako eta prentsako ikastaroak eman ditu Asiako hego-ekialdean Princeton Unibertsitatearentzat eta telebistako kazetaritzaren inguruan Filipinetako Diliman Unibertsitaterako. [6]
Maria Ressa | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Angelita Delfín Aycardo |
Jaiotza | Manila, 1963ko urriaren 2a (60 urte) |
Herrialdea | Filipinak Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Princetongo Unibertsitatea Toms River High School North University of the Philippines Diliman (en) St. Scholastica's College |
Hizkuntzak | ingelesa tagaloa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, editore-laguntzailea eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Manila |
Enplegatzailea(k) | Nalle (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | International Consortium of Investigative Journalists |
mariaressa.com | |
Biografia
Ressa Manilan jaio zen eta haurtzaroa Quezon hirian eman zuen 10 urte bete arte, bere familiarekin Estatu Batuetara emigratu behar izan zuen arte. New Jersey- n finkatu eta Batxilergoko ikasketak burutu ondoren, Princeton Unibertsitatean ikasi zuen. Fulbright beka lortu zuen Filipinetako Unibertsitatean kazetaritza masterra egiteko. [7] [8] [2]
1986an Filipinetara itzuli ondoren, CNNko kazetari lanetan aritu zen bi hamarkadatan; lehenik, Manilako delegazioan, zuzendari bihurtu zen, eta geroago Jakartako erredaktore buru gisa. [2] [9] Bertan ikerketa kazetaritzan espezializatu zen, Asiako hego-ekialdean terrorismoaren eraginaren inguruan lan nabarmenak eginez. [7] [9] 2004 eta 2010 artean, ABS-CBN, Filipinetako telebista kate handiena den albistegietako zuzendaria izan zen. [9] [10]
Filipinetako beste kazetari batzuekin batera, 2012an Rappler webgune informatiboaren sortzaileetako bat izan zen, abian jarri zenetik herrialdeko hedabideen artean eragin handienetakoa izan duena. [11] [12] Ikerketa kazetaritzan espezializatzeaz gain, bere ataria Filipinetako lehenengoa izan da multimedia edukiak, sare sozialen elkarreragina eta datuen egiaztapena biltzen dituena . [13] [14]
2016an Rodrigo Dutertek agintea lortu zuenetik, Rapplerrek bere administrazioaren alderdirik eztabaidagarrienak salatu eta txosten ugari argitaratu ditu, batez ere narkotrafikoaren aurkako gerran gertatu diren judizioz kanpoko exekuzioak. [15] [16] [17] Horrek guztiak gatazka zuzena eragin du presidentearen eta Ressaren artean, web atariaren arduradun delako. [15] [16] [17] 2018ko urtarrilean, Filipinetako gobernuak hedabide lizentzia ezeztatzen saiatu zen atzerriko akziodunak izatea leporatuta, herrialde horretan debekatuta baitago. [13] [16] Kasu hau prentsa askatasunaren aurkako erasoa dela salatu zuten Human Rights Watch eta Amnesty International bezalako nazioarteko erakundeek. [4] [18]
2018 amaieran, Filipinetako Justizia Sailak ikerketa zabaldu zuen Ressaren aurka ustezko zerga iruzurra egiteagatik. [16] [17] Kazetariak ziurtatu du salaketa faltsua dela, prentsa independentearen aurkako jazarpen kanpaina dela eta Duterteren exekutiboa salatu du irainak eta prebarikazioagatik. [16] [17]
Kazetari gisa dituen eginkizunak garatzerakoan, lineako genero tratu txarrak, mehatxuak eta jazarpenaren kanpaina iraunkorra jasan izan du. [3] Halako batean, batez beste orduko 90 gorroto mezu baino gehiago jasotzen zituen Facebook-en . [3]
Ressa hamaika aldiz ikertu dute. [3] 2020ko ekainaren 15ean Manilako auzitegi batek ziber difamazioagatik kondenatu zuen. [3]
2020an "Facebooken Egiazko Gainbegiratze Batzordea" jarraipen-talde independientearen kide izendatu zuten. [19]
Errekonozimendu eta sariak
- 2018an Time aldizkariak "urteko pertsona" taldean sartu zuen, "egiaren zaindari" izeneko kazetari talde baten barruan, Saudi Yamal Jashogyi eta Wa Lone bezalakoekin batera. [20][1]
- 2021ean Unesco / Guillermo Cano 2021 Prentsa Askatasunaren Munduko Saria. Epaimahaiak adierazi du "Ressaren adierazpen askatasunaren aldeko borroka etengabea mundu osoko kazetari askoren adibidea dela". [21][3]
- 2021ean, Bakearen Nobel Saria Filipinetan adierazpen askatasunaren eta giza eskubideen alde egindako borroka aitortzeko. [22] [23]
Filipinetako eta Errusiako kazetari batzuek Bakearen Nobel saria irabazteak argi erakusten du gaur egun mundua eta Filipinak nola dauden. (Maria Ressa)[24]
Argitalpenak
- Seeds of Terror: An Eyewitness Account of Al- Qaeda Newest Center of Operations in Southeast Asia. (Terrorearen haziak: Asiako hego-ekialdeko Al-Qaedako Eragiketa Zentro Berrienaren lekuko). The Free Press, 2003. [25]
Erreferentziak
- Alberdi, Iosu. «Ressa eta Muratov kazetariek irabazi dute Bakearen Nobel saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
- Maria Ressa. .
- France-Presse, Agence. ‘An example to many’: journalist Maria Ressa wins Unesco press freedom prize. .
- Philippines must end harassment of Duterte critic Maria Ressa. .
- Maria Ressa y Dmitry Muratov ganan el Premio Nobel de la Paz 2021. .
- Maria Ressa. .
- Maria Ressa ’86: A Fight for Rights. .
- Maria Ressa. .
- Spreading terror: From bin Laden to Facebook in Southeast Asia. .
- Changes at ABS-CBN: What Maria Ressa leaves behind. .
- Rappler's Founding Board. .
- Johnson. Why Rappler is raising Philippine press freedom fears. .
- Philippines orders shutdown of news site critical of Duterte. .
- Stevenson. La guerra contra las noticias falsas en Facebook desborda a los verificadores. ISSN 0362-4331..
- Cenizo, Néstor. Maria Ressa, periodista filipina: "Tenemos que encontrar un nuevo contrato entre el poder y los periodistas". .
- Almoguera. Una periodista filipina crítica con Duterte lucha por evitar una condena de 10 años de cárcel. ISSN 1134-6582..
- Philippine journalist: Tax charges are fake. .
- Philippines: Drop Charges Against Rappler, Editor. .
- While Facebook works to create an oversight board, industry experts formed their own. .
- Laborde. La revista ‘Time’ nombra personas del año a Jamal Khashoggi y a otros periodistas perseguidos. ISSN 1134-6582..
- La filipina Maria Ressa gana el Premio Mundial de la Libertad de Prensa. .
- La periodista filipina Maria Ressa, galardonada con el Nobel de la Paz. .
- (Gaztelaniaz) «Dos periodistas, la filipina Maria Ressa y el ruso Dmitry Muratov, Premio Nobel de la Paz 2021» naiz: 2021-10-08 (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
- «Maria Ressa eta Dmitri Muratov kazetariak, 2021eko Bakearen Nobel saridunak» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-10-08 (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
- Ressa, Maria. (2011). Seeds of Terror : an Eyewitness Account of Al-Qaeda's Newest Center of Operations in Southeast Asia.. Free Press ISBN 978-0-7432-6697-0. PMC 1000451952. (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).