Maria Redondo

Maria Redondo Mugica (Legazpi, Gipuzkoa, 2000ko irailaren 26a) euskal aktore eta abeslaria da, nagusiki Bagoǃaz lehiaketaren bigarren edizioa irabazteagatik eta gerora Goǃazen telesail musikalean agertzeagatik ezaguna, Zuri-ren paperean. Gaur egun Arte Eszenikoak ikasten dabil.

Maria Redondo
Bizitza
JaiotzaLegazpi, 2000ko irailaren 26a (23 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta abeslaria
Lan nabarmenak
Musika instrumentuaahotsa

Bizitza

Legazpiko Olazabal institutuan egin zuen DBH, eta Batxilergo Humanistikoa berriz Beasain institutuan. 15 urterekin hasi zen abesten, musika irakasle baten ekimenez gospel taldetxo bat osatu zuten institutuan, eta bertan nabarmendu zenez Zumarragako Secundino Esnaola musika eskolan eman zuen izena kantua lantzeko asmoz.[1]

Musika eskolan zebilela Goǃazen 3.0 telesailerako kasting-era aurkeztu zen. Ez zuten hartu, baina haren telefonoa gorde zuten eta Bagoǃaz lehiaketaren lehen ediziorako deitu zioten. Horretan ere atzera bota zuten, eta bigarren ediziora aurkezteko asmorik ez zuen arren, bezperan gurasoek aurkezteagatik ez zuela ezer galduko esan zioten, eta azkenean hala egin zuen. Bere saioa egun bakarrean prestatu zuen, eta handik gutxira jaso zuen baiezkoa.

Lehiaketan fasez fase aurrera egin zuen, eta finalera iristea lortu zuen. Azken saioan, Tina Turner-en The best eta Florence and the Machine abeslariaren Shake it out kantuek eman zioten garaipena. Era horretan, Goǃazen 5.0 telesailean paper bat eskuratu zuen. 2018ko udan burutu ziren grabazioak, eta azaroaren 16an estreinatu zen ETB 1en. Mariak "Zuri"-ren papera egiten du, "Amaia" irakaslearen (Itziar Urretabizkaia) alaba eta "Eli"-ren (Ainhoa Larrañaga) ahizpaordearena. Horretaz gain, 2018ko gabon zaharreko saio berezian ere parte hartu zuen. Telesailaren hurrengo denboraldietan ere protagonista izaten jarraitu du.

Abesteaz gain antzeztea ere gogoko du, eta bi antzerki taldetan aritutakoa daː Beasain institutukoan eta Zumarragako La Salle Arco Iris taldean. Donostiako TAEn interpretazioa ikasi zuen, ikasketak 2022an amaituz.[2] 2019ko otsailean Garilak 26 musika taldeak bere abeslari berria izango zela eman zuen aditzera, eta bertan aritu zen 2022arte.[3] 2020an Kutsidazu bidea, Ixabel antzerki musikala estreinatu zuen, Ixabelen paperean. Honekin, MAX saridun suertatu zen talde osoa, 2021eko sarietan.

Filmografia

Aktore lanak

  • Goǃazen (2018-2021). Zuriñe "Zuri" Lejarreta (58 atal)
    • Goǃazen 5.0 (2018-2019). Zuriñe "Zuri" Lejarreta (13 atal)
    • Goǃazen 6.0 (2019-2020). Zuriñe "Zuri" Lejarreta (13 atal)
    • Goǃazen etxean (2020). Zuriñe "Zuri" Lejarreta (9 atal)
    • Goǃazen 7.0 (2020-2021). Zuriñe "Zuri" Lejarreta (13 atal)
    • Go!azen 8.0 (2021-2022). Zuriñe "Zuri" Lejarreta (10 atal)
    • Go!azen 9.0 (2022-2023). Zuriñe "Zuri" Lejarreta (10 atal)
  • Crush to Crush (2018). BBK-ren kanpaina.
  • 22:22 - Lampr3a (Bideoklipa)
  • Galdetzeari utzi genion - Lotura (Bideoklipa)

Bestelakoak

  • Bagoǃaz (2018-2019). Lehiakidea eta coach gonbidatua (11 atal)
  • Goǃazen 2019 gabon zahar gaueko saio berezia (2018)
  • Goǃazen 2020 gabon zahar gaueko saio berezia (2019)
  • Goǃ 2021 gabon zahar gaueko saio berezia (2020)

Antzerkia

Erreferentziak

  1. «Bizitza osoa emango nuke eszenatokian kantuan eta antzezten». (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  2. (Gaztelaniaz) «Maria Redondo» Trauko Management 2020-12-23 (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  3. (Ingelesez) «GARILAK 26 on Instagram: “Bai! Hemen duzue gure abeslari berria: Maria! Ongi etorri gure artera! ¡Sí! Aquí tenéis a nuestra nueva cantante: Maria. Ongi…”» Instagram (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.