Maria Quintanal
Maria Quintanal Zubizarreta (Bilbo, 1969ko abenduaren 17a -) euskal kirolaria da, tiratzailea hain zuzen ere.[1][2]
Maria Quintanal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1969ko abenduaren 17a (54 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirol-tiratzailea |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 155 zentimetro |
Biografia
Kanarietako Atlántico Canario taldeko kidea, 1996an eta 2004an, hurrenez hurren, Atlanta eta Atenasko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Azkenetan zilarrezko domina lortu zuen foso modalitatean.[3]
2009an Espainiako federakuntzarekin arazoak zituela eta, Dominikar Errepublika ordezkatuko zuela adierazi zuen.[4]
Senarra Sergio Piñero tiratzailea ere bada eta Arantxa izeneko alaba du.[5][6]
Palmaresa
Hona hemen bere palmaresa:[7]
Domina | Modalitatea | Txapelketa | Egoitza | Urtea |
---|---|---|---|---|
Urrea | Foso | Europako Txapelketa | Lonato | 2002 |
Zilarra | Foso | Munduko Kopa | Granada | 2003 |
Urrea | Foso | Europako Txapelketa | Brno | 2003 |
Urrea | Trap Binaka | Europako Txapelketa | Brno | 2003 |
Brontzea | Taldeak | Munduko Txapelketa | Zipre | 2003 |
Urrea | Trap Binaka | Munduko Txapelketa | Zipre | 2003 |
Urrea | Foso | Nazioarteko Sari Nagusia | Kairo | 2004 |
Urrea | Trap Binaka | Nazioarteko Sari Nagusia | Kairo | 2004 |
Zilarra | Foso | Olinpiar Jokoak | Atenas | 2004 |
Erreferentziak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.