Maria Leopoldina Austriakoa

Maria Leopoldina (Hofburg jauregia, Viena, 1797ko urtarrilaren 22a - Río de Janeiro, 1826ko abenduaren 11) Portugalgo erregina ezkontidea eta Brasilgo enperatriz ezkontidea izan zen.

Maria Leopoldina Austriakoa

erregeorde

Bizitza
JaiotzaViena, 1797ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Austria
 Brasil
 Portugalgo Erresuma
HeriotzaRio de Janeiro, 1826ko abenduaren 11 (29 urte)
Hobiratze lekuaRio de Janeiro
Heriotza modua: arazo puerperala
Familia
AitaFrantzisko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
AmaMaria Teresa Borboi-Bi Sizilietakoa
Ezkontidea(k)Petri I.a Brasilgoa  (1817ko maiatzaren 13a, 1817ko azaroaren 5a -  1826ko abenduaren 11)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHouse of Habsburg-Lorraine (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Jasotako sariak

Frantzisko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa eta Maria Teresa Bi Sizilietakoaren alaba izan zen.

1817an Petri IV.a Portugalgoarekin ezkondu zen. Sei seme-alabaren gurasoak izan ziren, horien artean Maria II.a Portugalgoa eta Petri II.a Brasilgoa.

Bere senar Petri I.a Brasilgoaren enperatriz ezkontidea izan zen 1822an Brasilen independentzia aldarrikatu zenetik 1826an hil zen arte. Portugalgo erregina ezkontidea ere izan zen 1826ko martxoaren 10etik maiatzaren 2ra bitartean, Petri IV.a Portugalgoa senarraren erregealdi laburrean.

Vienan hezkuntza zabala eta eklektikoa jaso zuen, maila kultural eta politiko handikoa. Brasilen independentziaren aldekoa izan zen.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.