Maria Kristina Savoiakoa

Maria Kristina Savoiakoa (Cagliari, 1812ko azaroaren 14a - Napoli, 1836ko urtarrilaren 21a)Sardiniako printzesa izan zen eta Ekialdeko Austriako Maria Teresa artxidukesa eta  Viktor Manuel I.aren laugarren alaba zen.[1]

Maria Kristina Savoiakoa (1835)
Maria Kristina Savoiakoa

Consort of the Two Sicilies (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaCagliari, 1812ko azaroaren 14a
Herrialdea Sardiniako Erresuma
HeriotzaNapoli, 1836ko urtarrilaren 31 (23 urte)
Hobiratze lekuaSanta Chiara basilika
Heriotza modua: arazo puerperala
Familia
AitaViktor Emanuel I.a Sardiniakoa
AmaMaria Theresa of Austria-Este
Ezkontidea(k)Fernando II.a Bi Sizilietakoa  (1832ko azaroaren 21a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaSavoiako etxea
House of Bourbon-Two Sicilies (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Jasotako sariak
Santutegia
Urtarrilaren 31
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza

1832ko azaroaren 21ean Fernando II.a Bi Sizilietako erregearekin ezkondu zen.[2] Maria Kristina Savoiakoa oso emakume elizkoia zen, ez zuen bizimodu erraza izan Napoliko gortean osasun arrazoiengatik, baina dena jasan zuen bere kristau fedeari esker.[3]

Maria Kristina Sabioakoa bizi izan zen bitartean, santutzat hartu zuten guztiek. Horrek azalduko luke geroago Eliza Katolikoak Jainkoaren morroien artean lehenik, eta ondoren gurgarri zirenen artean kokatzea. Arrazoi hoiengatik, beatifikazio-prozesua hasiko zuen, eta, gaur egun, kanonizazio-prozesua. Bere herriak, Reginella Santua deitzen zuen.

1836ko hasieran hil zen, koroaren oinordekoa izango zen Frantzisko II.a jaio eta hamabost egunera. Bere alarguna 1837ko urtarrilaren 9an bigarren aldiz ezkondu zen Maria Teresa Austria-Teschengoa artxidukesarekin, Austriako Karlos artxidukea eta Tescheneko dukearen alaba.

Beatifikazioa

1872ko uztailaren 10ean Jainkoaren zerbitzari izendatu zuten. 1937ko maiatzaren 6an agurgarri izendatu zuten eta 2013ko maiatzaren 3an Frantzisko Aita Santuak bere beatifikazioaren dekretua sinatu zuen.[4]


Tituluak eta ordenak

Coat of Arms of Maria Cristina, Queen of the Two Sicilies

Bizirik

  • 1812ko azaroaren 14a - 1832ko azaroaren 21a: Savoiako Maria Kristina printzesa, Sardiniako printzesa.
  • 1832ko azaroaren 21a - 1836ko urtarrilaren 21a: Bi Sizilietako erregina.

Hil ondoren

  • 1872ko uztailaren 10a - 1937ko maiatzaren 6a: Maria Kristina Savoiako Jainkoaren Mirabea, Bi Sizilietako erregina.
  • 1937ko maiatzaren 6a - 2014ko urtarrilaren 25a: Maria Kristina Savoiako Jaungoikoaren Mirabe Berenagarria, Bi Sizilietako erregina.
  • 2014ko urtarrilaren 25a - oraina: Maria Kristina Savoiako Beata, Bi Sizilietako erregina.

Ordenak

  • 1820ko abuztuaren 17a: Maria Luisa erreginaren Dama Noble Ordeneko Dama.
    Maria Luisa erreginaren Dama Nobleen Ordeneko ezkutua

Arbasoak

Arbasoa

  • Maria Isabel Borboikoa

Oinordekoa

  • Austria-Tescheneko Maria Teresa

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «María Cristina de Saboya, Beata» Catholic.net (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  2. «Biografia de Fernando II de las Dos Sicilias» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  3. ReL, C. L. /. (2012-08-23). «María Cristina de Saboya, la reina Borbón que pudo (aún puede) ser santa» https://www.religionenlibertad.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  4. García, Cristina Huete. (2015-01-31). «HAGIOPEDIA: Beata MARÍA CRISTINA DE SABOYA. (1812-1836).» HAGIOPEDIA (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.