Maria Josefa Santxo
Maria Josefa Santxo de Guerra (Gasteiz, 1842ko irailaren 7a -Bilbo, 1912ko martxoaren 20a), eliz-izena Maria Josefa Jesusen Bihotzarena, arabar lekaimea izan zen, Jesusen Karitateko Zerbitzarien Erakundea ordenaren sortzailea. 2000 urtean kanonizatu zuen Eliza Katolikoak.
Maria Josefa Santxo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1842ko irailaren 7a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1912ko martxoaren 20a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | erlijiosoa |
Santutegia | |
Martxoaren 20 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Bizitza
7 urte zituela, aita hil zitzaion eta Madrilera bizitzera joan zen. 18 urterekin moja bihurtu eta Maria Zerbitzarien Erakundea ordenan sartu zen, Maria Josefa Mariaren Bihotzarena izena hartuz. 1871n, Bilbon, beste kideekin batera Jesusen Karitateko Zerbitzarien Erakundea sortu zuen eta hurrengo 41 urteetan ordenako burua izan zen. Gaixoei laguntza ematea, bai etxean, bai ospitaletan, eta agureei, umeei eta babesgabeei babes ematea ziren ordenaren helburuak. Ordena hazi zen eta Maria Josefa hil zenerako, 1912an, 43 etxe eta mila moja zituen. Gaur egun 16 herrialdeetara hedatuta dago eta 100 etxe ditu.
Kanonizazio prozesua 1951an hasi zen: 1992an dohatsu bihurtu zen eta 2000an Joan Paulo II.ak santu izendatu zuen. Bilboko San Inazio auzoko enparantza bat, Gasteizko kale bat ('Jesus Zerbitzarien Fundatzailea kalea') eta Errementari kaleko museo txikia haren omenezkoak dira.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Josefa Santxo |
- (Gaztelaniaz) Jesus Zerbitzarien Erakundea