Maria Jesus Esteban
Maria Jesus Esteban Galarza (Alonsotegi, Bizkaia, 1956ko apirilaren 6a) euskal herritar zientzialari eta matematikaria da.
Maria Jesus Esteban | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Maria Jesus Esteban Galarza | ||
Jaiotza | Alonsotegi, 1956ko apirilaren 6a (67 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea 1987) doktoretza | ||
Tesi zuzendaria | Pierre-Louis Lions | ||
Doktorego ikaslea(k) | Alexander Quaas (en) Jacques Giacomoni (en) Mohamed Bouguecha (en) | ||
Hizkuntzak | gaztelania euskara frantsesa italiera ingelesa portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria | ||
Lantokia(k) | Paris | ||
Enplegatzailea(k) | CNRS | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea Academia Europaea (en) European Academy of Sciences (en) Jakiunde Society for Industrial and Applied Mathematics (en) Austriako Zientzien Akademia Real Academia Española | ||
ceremade.dauphine.fr… | |||
Biografia
EHUko Zientzia Fakultatean 1978an matematikazko lizentziatura lortu ondoren Parisen egin zuen doktorego-tesia Pierre-Louis Lions zuzendaritzapean, deribatu partzialetako ekuazioei buruzko hainbat problemaren inguruan, eta Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean defendatu zuen 1981ean. Bukatutakoan Europako Matematikaren Elkarteak (European Mathematics Society, EMS) eta Europar Zientzia Fundazioak (European Science Foundation) sustatu zuten A Forward Look on Mathematics proiektuaren koordinatzailea izan zen. 1991 arte CNRSko ikertzaile modura lan egin zuen. Urte horretan, Directrice de Recherche izendatu zuten, eta Paris-Dauphine Unibertsitatean aritu da lanean orduz geroztik gaurdaino.
Ikertzaile gisa, aztergai izan ditu deribatu partzialetako ekuazio ez-linealak eta fisika matematikoa, eta nazioartearen aitorpena jaso du alor horietan. Gainera, lan handia egin du fisikako, mekanika kuantikoko eta kimikako problemen eredu matematikoetan. Hizlari gonbidatu izan da ehundik gora nazioarteko batzarretan eta mundu osoko unibertsitate eta ikerguneetan.[1]
Maria Jesus Esteban matematika sustatzeko hainbat erakundetan eragilea izan da. 2009tik 2012ra Frantziako Matematika Aplikatuen eta Industrialen Elkartearen lehendakaria izan zen; Europako Matematikaren Elkarteko Matematika Aplikatuaren Batzordeko burua izan zen 2012 eta 2013. urteetan; EU-MATHS-IN elkartearen sortzailea eta Abel Prize sariaren batzordeko kidea ere, 2014. eta 2015. urteetan.
Gaur egun, CNRSen ikertzailea (directrice de recherche delakoa) eta Paris-Dauphine Unibertsitateko Ceremade zentroko kidea da. 2015etik Matematika Industrial eta Aplikatuen Nazioarteko Kontseiluaren lehendakaria da (International Council for Industrial and Applied Mathematics, ICIAM).[2] Frantziako CNRSko zientzia-batzordeko partaide emeritoa da (Centre National de la Recherche Scientifique); eta lehendakaria BCAMeko zientzia-batzordean (Basque Center for Applied Mathematics), baita Indo-French Centre for Applied Mathematics zentroan ere.
Sariak eta esker ona
- 2012an Frantziako Errepublikako Presidenteak Chevalière de l´Ordre National du Mérite izendatu zuen.
- 2015az geroztik Jakiundeko kide da.
- 2015ean Euskal Herriko Unibertsitateak Doctor Honoris Causa izendatu zuen.[3][4]
- 2017an Valentziako Unibertsitateak Doctor Honoris Causa izendatu zuen.[5]
- 2017an Elhuyar Fundazioaren Merezimendu Saria jaso zuen.[6]
- Ohorezko Bazkidea da Espainiako Matematikaren Erret Elkartean (RSME, Real Sociedad Matemática Española).[7]
Ikerketa gaiak
Maria Jesus Esteban matematikariaren ikergaien artean hauek dira garrantzitsuenak:
- Deribatu partzial ez-linealezko ekuazioak,
- Ekuazio eliptiko ez-lineal eta metodo bariazionalak,
- Metodo matematiko eta numerikoak fisika matematikoan,
- Metodo matematiko eta numerikoak mekanika kuantiko erlatibistan eta kimika kuantikoan,
- Fluido eta egituren arteko elkarrekintzak.
Euskarazko produkzioa
Matematika era sakonean euskaraz landu zituen lehenengo zientzialarietako bat izan zen. Esate baterako, 1977an hitzaldi hau eman zuen: Espresio aljebraikoen arteko eragiketa oinarrizkoak. EHUn euskaraz eginiko lehen matematikazko tesina Maria Jesus Estebanena izan zen. UEUrekin argitaratu zituen Espazio topologikoak eta Neurria eta Integrazioa liburuak mugarriak izan ziren unibertsitate mailako euskarazko matematikan. 1978an argitaratu zuen Espazio topologikoak liburua beste bost emakume matematikarirekin batera (Edurne Biritxinaga Gaztelurrutia, Begoña Carrascal Platas, Mari Carmen Castillo Aranburu, Arantza Laborda Otadui, eta Mari Jose Zarate Azkuna). Neurria eta Integrazioa liburua, berriz, Xabier Duoandikoetxea Zuazorekin idatzi zuen 1981. urtean. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 10 lan baino gehiago jaso dira.[8]
Erreferentziak
- Maria Jesus Estebanen deskribapena EHU-ko Doctor Honoris Causa izendatzerakoan
- (Gaztelaniaz) Real Sociedad Matemática Española. María Jesús Esteban, presidenta electa de ICIAM. .
- «Maria Jesus Esteban Galarza 'honoris causa' izendatua» Berria 2015-10-02.
- «Matematiken dibulgazioak ez du aitortzarik; aintzat hartu behar da» Berria 2016-03-06.
- (Ingelesez) Emagister, Universitat de València. (2017). Acte d'Investidura com DOCTOR “HONORIS CAUSA” del profa. Dra. MARÍA JESÚS ESTEBAN. (Noiz kontsultatua: 2017-11-07).
- Euskal Irrati eta Telebista, EiTB. (2017). Maria Jesus Esteban: 'Ikerketa lanari eutsi nahi diot'. (Noiz kontsultatua: 2017-11-07).
- (Gaztelaniaz) Diez, Nerea. Real Sociedad Matemática Española - María Jesús Esteban, socia de honor de la RSME, doctora honoris causa por la Universitat de València. (Noiz kontsultatua: 2017-11-07).
- Maria Jesus Estebanen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>10 produktu)
Kanpo estekak
- Webgune pertsonala Paris-Dauphine Unibertsitatean
- Europako Matematikaren Elkartea
- Elkarrizketa Berrian (2011-02-13). (2. orria) "Matematika leku guztietan dago, eta, aldi berean, ez dago inon"
- Elkarrizketa Zientzia.net-en "Matematikan aspaldiko gaiak batzuetan berreskuratzen dira"
- (Frantsesez) Elkarrizketa "Des mathématiciens... très appliqués". ICIAM 2011, Vancouver.
- (Frantsesez) Interview de Maria J. EstebanCentre International de Rencontres Mathématiques (2013-09-16)
- (Gaztelaniaz) María Jesús Esteban: “Europa tiene que seguir invirtiendo en materia gris” Mujeres con Ciencia (2015-06-24)