Maria I.a Eskoziakoa
Maria I.a Eskoziakoa[1] (Linlithgow jauregia, Eskozia, 1542ko abenduaren 8a – Fotheringhay gaztelua, Ingalaterra, 1587ko otsailaren 8a), Maria, eskoziarren erregina ere deitua (ingelesez: Mary, Queen of Scots, frantsesez: Marie Stuart eta Eskoziako gaeleraz: Màiri Stiùbhart) Eskoziako erregina izan zen 1542ko abenduaren 14tik 1567ko uztailaren 24ra arte.
Maria I.a Eskoziakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1559ko uztailaren 10a - 1560ko abenduaren 5a
1542ko abenduaren 14a - 1567ko uztailaren 24a ← Jakue V.a Estuardo - Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Linlithgow, 1542ko abenduaren 8a | ||||
Herrialdea | Eskoziako Erresuma | ||||
Bizilekua | Eskozia Fotheringhay Castle (en) Chartley Castle (en) Paris | ||||
Lehen hizkuntza | eskoziera | ||||
Heriotza | Fotheringhay Castle (en) , 1587ko otsailaren 8a (44 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Westminster abadia Peterborough Cathedral (en) | ||||
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea | ||||
Familia | |||||
Aita | Jakue V.a Estuardo | ||||
Ama | Maria Guisekoa | ||||
Ezkontidea(k) | Frantzisko II.a Frantziakoa (1558ko apirilaren 24a, 1558ko apirilaren 24a (egutegi gregorianoa) - 1560) Henrike Estuardo, Lord Darnley (1565eko uztailaren 29a (egutegi gregorianoa) - 1567) James Hepburn, 4th Earl of Bothwell (en) (1567, 1567ko maiatzaren 15a (egutegi gregorianoa) - 1578) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Leinua | Estuardo etxea | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | ingelesa eskoziera frantsesa latina | ||||
Irakaslea(k) | George Buchanan (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, subiranoa, aristokrata, erregina eta Erregina ezkontidea | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Biografia
Jakue V.a Eskoziakoaren eta Maria Guisekoaren alaba zen. Aita hil zenean Maria zen bizirik zegoen haren ondorengo bakarra. Orduan Mariak sei egun besterik ez zituenez[2], ama erregeorde bihurtu zen eta umea bederatzi hilabete geroago koroatu zuten.
1558an, 16 urte zituela, Frantzisko Frantziako dofina ezkondu zuen. Hurrengo urtean Henrike II.a hil zen eta Frantzisko Frantziako errege bilakatu zen.[3]. Hala ere, Maria ez zen luzaroan Frantziako erregina izan, 1560ko abenduaren 5ean alargundu baitzen.
Orduan Mariak Eskoziara itzultzea erabaki zuen, Leithera 1561eko abuztuaren 19an helduz. Lau urte beranduago bere lehengusu Henrike Estuardo, Darnleyko Jauna ezkondu zuen. Bien arteko harremana hondatuz joan zen eta 1567ko otsailean, Darnley hilik aurkitu zuten Kirk o'Fieldgo lorategian, leherketa baten ostean[4].
Apur bat geroago James Hepburn, Bothwelleko kondea, ezkondu zuen, gehienen ustez Darnleyren hiltzailea zena[5]. Hori zela eta, 1567ko ekainaren 15ean Maria Loch Levengo gazteluan hartu zuten preso eta haren urte bateko seme Jakueren alde abdikatzera behartu zuten[4]. Tronua berreskuratzen saiatu ondoren, Mariak Ingalaterrarantz jo zuen bere aitaren lehengusua zen Elisabet I.aren babes bila. Elisabetek, ostera, Maria atxilotu zuen, Ingalaterrako katolikoentzat bere koroa lortzeko erregegai legezkoa zelako[5].
Presondegian luzaroan egon ondoren, goi-mailako traizioa leporatu zioten eta 1587ko otsailaren 8an Northamptonshireko Fotheringhay gazteluan hil zuten[6].
Seme-alabak
- Henry Stuartekin:
- James Hepburnekin
- Galdu zituen bikiak
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
- Richard Oram "The Kings and Queens of Scotland" (Stroud, 2004), ISBN 0-7524-2971-X
- Guy, John, "My Heart is my Own", Londres, Fourth Estate, 2004, ISBN 0-00-71930-8-47
- Caroline Bingham: "Darnley: A Life of Henry Stuart, Lord Darnley, Consort of Mary Queen of Scots" Constable 1995
- Antonia Fraser: "Mary Queen of Scots" Panther Books 1970, 113-115. orr.
- Robert Hutchinson "Elizabeth's Spy Master: Francis Walsingham and the secret war that saved England"
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria I.a Eskoziakoa |