Maria Giacomina Nazari

Maria Giacomina Nazari (Venezia, 1724ko otsailaren 10aXVIII. mendea) italiar margolaria izan zen.

Maria Giacomina Nazari
Bizitza
JaiotzaVenezia, 1724ko otsailaren 10a (300 urte)
Herrialdea Veneziako Errepublika
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Genero artistikoaerretratua

Bizitza

Bartolomeo Nazari (1699-1758) margolariaren alaba eta Nazario Nazari (1724-1793) margolariaren arreba, Maria Giacomina Nazari ere rokoko margolaria izan zen. Ahozko tradizioak Clusoneko Santa Ana elizako horma irudi bat egozten dio, Emausko afaria irudikatzen duena[1]. Nazariri buruzko ohar biografiko gutxi batzuk Delle donne illustri italiane dal XIII al XIX secolo liburuan daude[2].

Ikasteko, aitaren lanak kopiatzen zituen. Geroago Redentore eta San Bernardo margolanak sortu zituen, agian Triesteko monasterio baterako. Gainera, Europako monarken erretratu sorta bat egin zuen pastela erabiliz[3].

Erreferentziak

  1. (Italieraz) Morali, Nicola. (2005). Clusone Itinerario storico-artistico. Ferrari Editrice, 130 or. ISBN 9788889428030. (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  2. (Italieraz) Delle donne illustri italiane dal 13. al 19. secolo. Roma: F.lli Pallotta tipografi (argitaratze data: 1855), 290 or..
  3. (Italieraz) Levati, Angelo. (1821). Dizionario biografico cronologico diviso per classi degli uomini illustri di tutti i tempi e di tutte le nazioni. Milano: Nicolò Betoni, 35 or. (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).

Kanpo estekak

Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.