Maria Federici
Maria Agamben Federici (L'Aquila, Italia, 1899ko irailaren 19a – Erroma, 1984ko uztailaren 28a) politika antifaxista izan zen, erresistentzia italiarraren buru. Demokrazia Kristauaren alderdiko diputatu izan zen 1946az geroztik Batzar Konstituziogilean.[1]
Maria Federici | |||||
---|---|---|---|---|---|
1948ko apirilaren 24a - 1953ko ekainaren 24a Hautetsia: 1st Legislature of Italy (en)
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | L'Aquila, 1899ko irailaren 19a | ||||
Herrialdea | Italiako Erresuma (1899ko irailaren 19a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1984ko uztailaren 28a) | ||||
Lehen hizkuntza | italiera | ||||
Heriotza | L'Aquila, 1984ko uztailaren 28a (84 urte) | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Mario Federici (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Erromako La Sapienza Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | italiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta partisanoa | ||||
Lantokia(k) | Erroma | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Kristau-demokrazia |
Biografia
Maria Agamben Letratan graduatu ondoren, italiera eta historia irakatsi zituen bigarren hezkuntzan. Testuliburuak ere idaztzi zituen, eta kazetaritzan ere jardun zuen. Erroman, Mario Federici ezagutu zuen, L'Aquilan jaiotako antzerkigile eta antzerki-kritikaria, eta harekin ezkondu zen 1926an. Faxismoan, bikotea atzerrira joan zen, eta han italiera irakasten jarraitu zuen Sofia, Egipto eta Parisko kultur etxeetan. 1939an Erromara itzuli zenean, Federicik laster hartu zuen Mussoliniren boterearen aurkako erresistentzia italiarrarekiko konpromisoa.
Mariak UDACIren (Emakume Katolikoen Batasuna) ordezkari gisa, emakume langabeentzako arreta antolatu zuen. 1946ko ekainaren 2an Italiako Batzar Konstituziogilean hautatutako 21 emakumeetako bat izan zen, Kristau Demokrata talde parlamentarioaren barruan.[2] Erroman hil zen, 1984ko uztailaren 28an.
Ibilbidea
Teresa Noce (PCI), Nilde Iotti (PCI), Lina Merlin (PSI) eta Angela Gotelli (Kristau demokrazia) emakumeekin batera, batzorde berezi bat osatu zuten bost emakumeetako bat izan zen, Meuccio Ruini buru zela, eta Batzar Konstituziogilearen Eraketa-proiektuari zuzenketak egiteaz eta idazteaz arduratu zen. 75eko Batzordea izenekoan, hirugarren azpibatzordean lan egin zuen, emakumeen eskubide eta betebehar ekonomiko-sozialei buruz.
1948tik, parlamentu errepublikanoaren lehen legegintzaldian, eta ondoren Perugiako barrutiak Diputatuen Ganberako ordezkari hautatu zuen. XI. Batzordeko (Lana eta Gizarte Aurreikuspena) eta langabeziari buruzko gaiak landu zituen Parlamentuko Batzordeko kidea izan zen. Bere ibilbide osoan lan kontuez eta gizarte segurantzaz arduratu zen.
1947an sortu zuen ANFE (Familia Emigratuen Elkarte Nazionala). 1981era arte izan zen elkarte horretako lehendakaria, eta emigrazioaren kontuez arduratu zen. Besteak beste, ACLIko ordezkari nazionala eta 1944an sortu zuen Italiako Emakumeen Zentroko (CIF) lehendakaria ere izan zen.
Erreferentziak
Bibliografia
- M. Federici Agamben, El cesto de lana, Roma: SALES, 1957
- Las mujeres y la Constitución: aptos del convegno promovido de la Asociación de los ex-parlamentarios, Roma, 22-23 de marzo de 1988, Roma: Cámara de los diputados, c1989
- M. Addis Saba, M. De Leo, F. Taricone, Mujeres y Constituyente: a los orígenes de la República, Roma: Presidencia de la junta de los ministros, Departamento para la información y la editoria, imprime 1996
- F. Taricone, El Centro italiano mujeril: de los orígenes a los años Setenta, Milán: F. Ángeles, 2001