Maria Dolors Bargalló
Maria Dolors Bargalló i Serra (Bartzelona, Katalunia, 1902ko abuztuaren 31 – Mexiko Hiria, 1980ko abuztuaren 2a) Kataluniako politikaria eta feminista izan zen.
Maria Dolors Bargalló | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Dolors Bargalló i Serra |
Jaiotza | El Raval, 1902ko abuztuaren 31 |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1980ko abuztuaren 2a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Q21480006 |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Udala |
Kidetza | Orfeó Català de Mèxic Comunidad Catalana de México |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Estat Català Kataluniako Ezker Errepublikanoa |
Biografia
Gurasoak Gelidako Josep Bargalló i Cruces eta Vilacolumeko Dolors Serra i Basas izan ziren. «Institut de la Dona que Treballa»n ikasi zuen, eta lehenbizi jostun jardun zuen eta ondoren Bartzelonako Udaleko funtzionario postua lortu zuen.
Politikari
Primo de Riveraren diktaduran Estat Català alderdian militatu zuen. Gai feministei buruzko artikuluak idazten lagundu zuen La Humanitat eta L'Opcionen, eta 1931n Esquerra Republicana de Catalunyan sartu zen. 1932an, «Joventut Nacionalista La Falç»ko emakumeen saileko idazkari izendatu zuten, orduan ERCri atxikia.[1]
Urte horretan bertan, ERCko emakumeen antolaketa sustatu zuen Kataluniako Emakumeen Fronte Bakarreko Batzorde Nagusiko idazkari izendatu zuten. Modu oso aktiboan hartu zuen parte Kataluniako Autonomia Estatutuaren aldeko sinadura-bilketan eta emakumeen botoaren alde 1932ko Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan, Anna Murià eta Nuria Montserrat Oromírekin batera.[2] 1934. urtean ere parte hartu zuen Gerraren eta Faxismoaren aurkako Emakumeen Mundu Biltzarrean.[3]
Kataluniako Emakumeen Batasuneko presidente hautatu zuten 1937ko Emakumearen Lehen Kongresu Nazionalaren esparruan, eta urte bereko Emakume Antifaxistaren Nazioarteko Egunaren mitinean hizlari dohainak erakutsi zituen. Emakumeen Batasunak emakumeen lan-berdintasunaren alde, prostituzioa kentzearen alde, amen eta haurren osasuna babestearen alde, eta hezkuntza, lanbide-heziketa eta emakumeen gizarte-laguntza hobetzearen alde borrokatzea proposatu zuen. 1938an, Sobietar Batasuna bisitatu zuen batzorde bateko kide izan zen. [4]
Erbestea
Espainiako gerra zibila amaitzean, Frantzian erbesteratu zen eta gero Mexikon. Han mekanografo lana aurkitu zuen «La Alpina» ehun-fabrikan, eta gero salmenta-agente lan egin zuen Pueblako «La Hormiga» irute-fabrikan. Mexikoko Kataluniar Komunitateko kide aktibo eta Mexikoko Kataluniako Orfeoiko kide izan zen 1945etik, eta La hora catalana en la radio pública mexicana irratsaioaren arduraduna izan zen, eta 1962 arte XESM irratian. 1953ko irailean, Mexikoko Kataluniar Konferentzia Nazionalaren batzorde antolatzaileko idazkaritzako kide izan zen.[1]
Erreferentziak
- Fundació Josep Irla. Maria Dolors Bargalló i Serra. .
- Diccionari Biogràfic de Dones. M. Dolors Bargalló Serra. .
- DonesLID.org. Maria Dolors Bargalló i Serra (1902 – 1980). .
- Riera i Llorca 1994, 231 orr. .