Maria Dolores Arbilla

Maria Dolores Arbilla Mendizabal (Tolosa, Gipuzkoa, 1897ko apirilaren 9a - 1986) maistra eta euskararen sustatzailea izan zen. [1]

Maria Dolores Arbilla
Bizitza
JaiotzaTolosa, 1897ko apirilaren 9a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1986 (88/89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta euskararen sustatzailea

Bizitza

Maria Dolores Arbilla Mendizabalek zazpi senide zituen eta oso gaztea zela, umezurtz geratu zen. Hala, bera eta haren senideak Doroteo Ziaurriz medikuaren etxera joan ziren bizitzera. Gaztaroan, Bilboko etxe batean institutriz gisa egon zen, baina jaioterrian ikastola irekitzeko asmotan zebiltzala esan eta bertako andereñoa izateko eskatu ziotenean, Tolosara itzultzea erabaki zuen, maistra tituluduna zen eta. Eusko Ikaskuntzako Lehen Hezkuntzako Batzordekide ere izan zen 1933an[2]. Azken urteak Hernanin igaro zituen[3].

Ikastolako ibilbidea

Tolosako ikastolako irakasle izan zen 1921etik 1936ra[1]. Hasiera batean irakasle bakarra aritzen zen arren, urteek aurrera egin ahala, ikastolak ikasle gehiago zituen eta, ondorioz, beste irakasle batzuk ere izan zituen lankide, nahiz eta maistra karrera amaitua zuen lehen andereñoa izan zen. Hasiera batean, laguntzaile beharra zuela ikusita, Juanita Goikoetxeari eskatu zion laguntza. 1930-1931 ikasturtean Laskorain kalean beste pare bat gela ireki behar izan zituzten eta, bertan, beste lau andereño ere ibili ziren Maria Dolores Arbilla Mendizabalen gidaritzapean: Ixidora Mokora, Inaxi Munita, Miren Brau eta Modesta Segurola hain zuzen ere. Hala ere, horiez gain, beste hiru andereño ere ibili omen ziren, baina hauen zeregina irakasgai jakin bat irakastea izan zen. Irakasle horiek Maria Rezola, Teresa Saizar eta Pilar Sansinenea izan ziren. [3]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Arbilla Mendizabal, Dolores - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
  2. «Arbilla Mendizabal, Dolores - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
  3. «TOLOSA: GERRA AURREKO IKASTOLA ( ) B AKARTXO G OIKOETXEA U RDAPILLETA IZARNE D RABASA A RRUE - PDF Descargar libre» docplayer.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.