Maria Diez de Ultzurrun
Maria Diez de Ultzurrun (Ilarregi, 1900 – Auza?, 1990), izengoitiz Auzako sendalaria (gaztelaniaz: La curandera de Auza) deitua, nafar sendalaria izan zen. Ofizioa, amatxi Martina Ezkurrarekin ikasi zuen. Auzara ezkondu eta, amatxi hil ondoan, petrikilotzan hasi zen. Gehienbat, zauriak, hezur hausturak eta dislokazioak tratatzen zituen. Ospe handia lortu zuen. Bizitzaren azken hogeita hamar urtean lanbidea utzi zuen, «ezin zuelako penizilinarekin lehiatu», haren erranetan. Seme bat, Martin Aldaz, mediku traumatologoa izan zen[1].
Maria Diez de Ultzurrun | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ilarregi, 1900 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Auza (Ultzama), 1990 (89/90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | sendalaria |
Erreferentziak
- Álvarez Caperochipi, Javier. La curandera de Auza-Navarra, María Díez de Ulzurrun (1900-1990) Informe del doctor. in: Cuitas Médicas. cuitasmedicas.blogspot.com.es (Noiz kontsultatua: 2015-11-03).
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.