Maria Cunitz

Maria Cunitz edo Maria Cunitia (beste bertsio batzutan Cunicia, Cunitzin, Kunic, Cunitiae, Kunicia, Kunicka) (1610, Wołów, Silesia 1664 Byczyna, Silesia), alemaniar-poloniar astronomo bat izan zen, aro modernoko emakumezko astronomo handiena. Urania Propitia liburuaren egilea da.

Maria Cunitz

Bizitza
JaiotzaWołów (en) Itzuli, 1610
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaByczyna (en) Itzuli, 1664ko abuztuaren 22a (53/54 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
alemana
latina
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
Lantokia(k)Świdnica
Lan nabarmenak

Biografia

Silesiako Wołów hirian jaio zen (garai hartan Prusia, gaur egun Polonia), Heinrich Cunitz[1] mediku baltiar-germaniarraren alaba zaharrena izan zen eta ama ere alemaniar jatorrikoa zuen. 13 urte zituela David von Gerstmann abokatuarekin ezkondu zuten baina 1626an hau hil egin zen eta 1630an Elias von Löwen-ekin ezkondu zen[2].

Protestanteak izanik Hogeita Hamar Urteko Gerran (1618-1648) Łubniceko komentu zistertarrean hartu zuten aterpe eta hantxe idatzi zuen bere lanik ezagunena, Urania Propitia. Liburu honetan astronomia landu zuen. Taula eta efemeride berriak ekarri zituen eta Keplerren arazoari irtenbide egokia eman zion. Gerra bukatutakoan Silesiara itzuli ziren, Byczyna hirira eta 1650 urtean argitaratu zen liburua. Fernando III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoari eskeini zion liburua. Liburuak arrakasta handia izan zuen eta Europa guztian egin zen ezagun. Hipatia Alexandriakoaren ondorengo izendatu zuten hainbatek.

1655 urtean Byczynan sute handia izan zen eta Cunitzen paper zientifiko guztiak erre ziren. Hauekin batera erabiltzen zituzten tresna eta osagai kimiko ugari ere galdu ziren. 1661ean alargun gelditu zen eta 1664an hil zen.

Ohoreak

Erreferentziak

  1. (Alemanez) Recke, Johann Friedrich von; Napiersky, Karl Eduard. (1827). Allgemeines schriftsteller- und gelehrten-lexikon der provinzen Livland. J. F. Steffenhagen und sohn. (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  2. (Alemanez) «ADB:Löwen, Elias von – Wikisource» de.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  3. «Discovery Circumstances: Numbered Minor Planets (10001)-(15000)» Minor Planet Center.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.