Maria Cruickshank

Maria Cruickshank Moreno (Oñati, Gipuzkoa, 1989ko azaroaren 12a) euskal herritar aktorea da. Bere lanik ezagunena Goenkale telesailean egindakoa da, Itxasoren paperean 2008 eta 2015 bitartean, telesailaren amaierara arte. Antzerkian eta zineman ere aritu da.

Maria Cruickshank

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Cruickshank Moreno
JaiotzaOñati, 1989ko azaroaren 12a (34 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaIruñea
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea
Altuera1,67 metro
IMDB: nm3861745 Edit the value on Wikidata

Biografia

Aita (Girald Cruickshank) Karibeko Grenada uhartekoa du, eta ama berriz euskalduna. Txikitan agertu zen lehen aldiz telebistan, Betimu haurrentzako kantu lehiaketan.[1] Horren ondoren Betizu saiorako hartu zuten, baina ez zuen esperientzia atsegin eta izendatua egon zen lehen aldian lagunei haren alde ez bozkatzeko eskatu zien, hura harentzako ez zela iritziz.[2]

Batxilergo artistikoa ikasi zuen Arrasaten, eta ondoren Arte Ederren lizentziatura gauzatu zuen.[3] Bilboko Artebi Antzerki Eskolan (2005) eta Donostiako TAEn (2006-2008) egin zituen antzezle ikasketak, eta Londres zein Los Angelesen ere egin ditu ikastaroak. 2008an Goenkale telesailean hasi zen lanean. Itxaso Al Wahid kubatarraren papera egin zuen, lehenago Luna de la Cuesta aktore gazteak egindako papera. 8 denboraldiz aritu zen telesailean, eta pertsonaia nagusietako bat izan zen telesailaren amaierara arte, 2015ean. 2011ko udan Goenkalez blai saioa aurkeztu zuen, telesailaren ibilbideari errepasoa egin ziona.[4][5] 2013an Goenkaleren Helpǃ Socorroǃ Ezkondu? telefilma protagonizatu zuen. Filme horretan bere aita (Girald Cruickshank) agertu zen Itxasoren aitaren papera egiten.

2014an Gifted Corporation websailean agertu zen eta zineman debutatu zuen, Borja Kobeagak zuzendutako Negociador filmean.[6] 2015ean Antena 3 katearen Vis a vis telesailean parte hartu zuen. 2016an Igelak eta Villaviciosa de al lado filmetan agertu zen. 2018an Fermin Muguruzak zuzendutako Black is Beltza helduentzako animazio filmaren euskarazko bikoizketan parte hartu zuen. 2020an Goǃazen telesailaren Goǃazen 7.0 denboraldian parte hartuko zuela iragarri zen.[7]

Aktore lanaz gain zenbait gala eta ekitaldi ere aurkeztu ditu, besteak beste SOS Arrazakeria (2012) eta Kosmodisea (2013).[8] 2018an epaimahaikide aritu zen Portugaleteko Cine Express jaialdian. Goiena aldizkarian ere kolaborazioak idatzi ditu.

Bizitza pertsonala

Iruñean bizi da bere bikotearekin. 2014ean bere lehen alaba jaio zen, eta ondoren beste bi alaba izan ditu.[9] Oñatiko Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenarekin kolaboratu izan du.[10]

Lanak

Filmak

Urtea Izenburua Papera Oharrak
2012 Al otro lado Film laburra
2014 Negociador Fayna
2014 Atrapados Film laburra
2016 Igelak Ainara
2016 Villaviciosa de al lado Jezabel
2018 Black is Beltza Amanda Tamayo Ahotsa

Telebista

Urtea Izenburua Papera Katea Oharrak
Betimu / Betizu Bere burua ETB 1 Lehiakidea
2008-2015 Goenkale Itxaso Al Wahid ETB 1 8 denboraldi, pertsonaia nagusia
2010 Euskal Kantuen Gaua 2010 Bere burua ETB 1 "Pixka bat es mucho" (Goenkale)
2011 Finlandia Bere burua ETB 1 Gonbidatua (Atalaː"Ainhoa Aierbe eta Maria Cruickshank")
2011 Goenkalez blai Bere burua ETB 1 Aurkezlea
2011 Euskal Kantuen Gaua 2011 Bere burua ETB 1 "Kantuz eskertu" (Goenkale)
2012 Goenkale 18 Bere burua ETB 1 Gala berezia
2012 30 Urte Gozaaaatzen! Bere burua ETB 1 Urtezahar gaueko saio berezia
2013 Kantuan Bere burua ETB 1 Gonbidatua (atal 1)
2013 Help! Socorro! Ezkondu? Itxaso Al Wahid ETB 1 Goenkaleko telefilma
2013 Euskal Kantuen Gaua 2013 Bere burua ETB 1 "Wannabe" moldaketa (ETBko neskak)
2014 Gifted Corporation LT. Le Strat TMEX Websaila (atal 1)
2015 Vis a vis Lis Antena 3 6 atal
2019 Egunak egin du Bere burua ETB 1 Kolaboratzailea (atal 1)
2020-2021 Goǃazen Kristina ETB 1

Antzerkia

  • Eta Zer (2001, Dar Dar)
  • ETA ZER II (2011-2014, Dar Dar)
  • Kondesaren Erretratua (2012-2013, Glu Glu)
  • Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna (2017, Dar Dar)

Erreferentziak

  1. «Maria Cruickshank: "Kamera aurrean askoz erosoago nago Itsaso izanda - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
  2. Agirreazaldegi, Irati. (2008ko irailaren 19a). (pdf) "Hirian kulturarako aukera gehiago dago, baina nik nahiago dut Oñati" - Maria Cruickshank, aktore eta ikaslea. Goienkaria.
  3. «Maria Cruickshank: "Benetako umore oneko zerbait egitea gustatuko litzaidake" - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
  4. «"Goenkalez blai" -» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
  5. U.U. «'Goenkalez blai' saioa emango dute uda honetan ETB1 katean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
  6. «Maria Cruickshank» web.archive.org 2018-08-04 (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
  7. «Go!azen 7.0 martxan da» Euskal Irrati Telebista 2020-06-24 (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
  8. (Gaztelaniaz) «Marchando Una de Actores: MARÍA CRUICKSHANK» La Katarsis del Cine Español 2014-06-04 (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
  9. Maria Cruickshank, ama izan aurreko azken sanferminetaz gozatzen. YouTube.
  10. «Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Oñatiko Adierazpena sinatuko dute zapatuan - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.