Maria Borgoinakoa
Maria Borgoinakoa (Brusela, Brabanteko dukerria, 1457ko otsailaren 13a - Brujas, Flandriako konderria, 1482ko martxoaren 27a) Borgoinako dukesa izan zen 1477 eta 1482 bitartean.
Maria Borgoinakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brusela, 1457ko otsailaren 13a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Brujas, 1482ko martxoaren 27a (25 urte) |
Hobiratze lekua | Andre Mariaren eliza (Brujas) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: zaldi gainetiko erortzea |
Familia | |
Aita | Karlos Izukaitza |
Ama | Isabella of Bourbon |
Ezkontidea(k) | Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (1477 (egutegi gregorianoa), 1477ko abuztuaren 20a (egutegi gregorianoa) - |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Leinua | Valois leinua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Bizitza
1477ko urtarrilean, 19 urte zituela, Borgoinako dukerria jarauntsi zuen, aita, Karlos Izukaitza, Nancyko guduan hil ondoren. Horren ostean, Luis XI.a Frantziakoak, Mariaren dinastiaren etsai amorratuak, Borgoina inbaditu zuen. 1477ko otsailean, Ganten bildutako Herbehereetako Estatu Orokorrek Pribilegio Handia sinarazi zioten Mariari; horren arabera, Flandriak autogobernua eta antzinako pribilegioak berreskuratu zituen[1].
Luis XI.ak bere seme Karlosekin uztartu nahi izan bazuen ere, 1477ko abuztuan Maximiliano Austriakoarekin ezkondu zen. Maximilianok hartu zuen Borgoina defendatzeko ardura, eta 1479an frantziar armada azpiratu zuen Guinegatteko guduan. 1482ko martxoaren 27an, Maria zaldi gainetik erori eta hil egin zen[1].
Ezkontza eta seme-alabak
1477ko abuztuaren 19an Maximiliano Austriakoarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten:
- Filipe (1478-1506), Borgoinako dukea eta, Joana Gaztelakoarekin ezkondu ostean, Gaztelako errege ezkontidea.
- Margarita (1480-1530), Joan Aragoikoarekin (1478-1497), Fernando II.a Aragoikoaren eta Elisabet I.a Gaztelakoaren semearekin, ezkondu zena. Joan hil ostean, Filiberto II.a Savoiakoarekin ezkondu zen.
- Frantzisko (1481eko iraila – 1481eko abendua).
Zuhaitz genealogikoa
Erreferentziak
- Coekelberghs-Cuypers, Josiane. Marie de Bourgogne (1457-1482) - duchesse de Bourgogne (1477-1482). in: Encyclopædia Universalis. universalis.fr (Noiz kontsultatua: 2016-03-14).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Borgoinakoa |