Maria Bethânia
Maria Bethânia Vianna Telles Velloso (Santo Amaro da Purificaçao, 1946ko ekainaren 18a) abeslari brasildarra da. 1965ean grabatu zuen lehen diskoa, baina 1970eko hamarraldian lortu zuen arrakasta, eta 1980koan ospe handia lortu zuen. Disko ugari grabatu ditu Brasilgo abeslaririk onenekin, hala nola Caetano Veloso, Chico Buarque, Vinicius de Moraes eta Toquinhorekin. Antzinako erritmo herrikoiak, bossa-nova, sanba eta berak sorturiko melodia berriak interpretatu ditu. Bakarkako diskoen artean, hauek dira aipagarrienak: Rosa dos Ventos, Alibi, Maria eta Bel.
Maria Bethânia | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maria Bethânia Viana Telles Veloso |
Jaiotza | Santo Amaro (Bahia), 1946ko ekainaren 18a (77 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Universidade Federal da Bahia |
Hizkuntzak | Brasilgo portugesa italiera gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | música popular brasileira (en) sanba Monologoa |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | RCA |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Candombléa |
mariabethania.com.br | |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Bethânia |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.