Maria Antònia Martí

Maria Antònia Martí Antonin (Toni Martí) Bartzelonako unibertsitateko hizkuntzalari katalan bat da, bertan Hizkuntzalaritza orokorra eta Filologia katalana saileko irakasle katedraduna da eta Lengoaia eta Konputazioa Zentroko zuzendaria (CLiC - Centre de Llenguatge i Computació). Enpresa hori hizkuntza-baliabideen ingeniaritzan aritzen da Bartzelonako Parke Zientifikoan.[1]

Maria Antònia Martí

Bizitza
JaiotzaBartzelona, ? (74 urte)
HerrialdeaKatalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Mariona Taulé Delor
Hizkuntzakgaztelania
katalana
ingelesa
frantsesa
Irakaslea(k)Sebastià Serrano Farrera (en) Itzuli
Felisa Verdejo
Horacio Rodriguez Hontoria
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, hizkuntzalaria, hizkuntzalari konputazionala eta artista grafikoa
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea
Kataluniako Unibertsitate Irekia
Lan nabarmenak
KidetzaSociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural

Gaur egun Hizkuntzalaritza Konputazionaleko irakaslea da. UOCeko irakasle kolaboratzailea ere izan da baita irakaskuntzarako hainbat materialen egile eta koordinatzailea ere unibertsitate horretako Filologia Katalanezko ikasketetan. Hizkuntzaren prozesamenduan egiten du ikerketa, baita hizkuntz ezagutzaren modelizazio konputazionalean, informazioaren erauzketan eta hizkuntzaren ingeniaritzarako baliabideen garapenean.[2]


Ibilbidea

Filologia erromanikoan lizentziatu zen hizkuntza hispaniarren espezialitatean 1973an, eta 1988an doktore titulua lortu zuen geroago Teresa Cabréren zuzendaritzapean izenburu hau zuen tesia defendatu zuenean: "Processament informatic del llenguatge: un sistema d'analisi morfologica per ordinador" (Hizkuntzaren prozesamendu informatikoa: konputagailu bidezko analizatzaile morfologikoa).[3]

Ikerketa taldeak sortu eta sustatu ditu, filologian eta hizkuntzaren prozesamenduan, Hizkuntzalaritza konputazionalean, Hizkuntzalaritza enpirikoan eta Corpus Hizkuntzalaritzan.

Lortu dituen zientzia-lorpenak bere argitalpenetan islatzen dira, ikerketa-proiektuetan (askotan estatu eta nazioarteko mailako partzuergo zabaletan parte hartzen), eta zuzendu dituen 12 doktoretza-tesietan.[4][5]

Komunitate zientifikoaren eraikuntzan egin dituen ekarpen nagusiak hauek dira:

  • CLiC - Centre de Llenguatge i Computació zentroaren sorkuntza eta zuzendaritza
  • SEPLN sozietate zientifikoaren lehendakaria 1990tik 1996raino.

Sariak

  • 2000: "Emprenedors 2000" saria, CIDEM, Generalitat de Cataluña. Proiektua: Scriptum.

Erreferentziak

  1. «M. Antònia Martí Antonin | Departament de Filologia Catalana i Lingüística General» departament-filcat-linguistica.ub.edu (Noiz kontsultatua: 2019-02-11).
  2. «Maria Antònia Martí Antonín» www.uoc.edu (Noiz kontsultatua: 2019-02-11).
  3. Martí Antonín, Maria Antònia. (1988). «PROCESSAMENT INFORMATIC DEL LLENGUATGE: UN SISTEMA D'ANALISI MORFOLOGICA PER ORDINADOR» www.educacion.gob.es (Teseo, Tesis doctorales) (Noiz kontsultatua: 2019-02-11).
  4. Google Scholarren Publicaciones De M. Antònia Martí
  5. Datu-base Scopusen Publicaciones De M. Antonia Martí

Ikus, gainera

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.