Mari Wolf

Mari Wolf (1927ko abuztuaren 27a) zientzia-fikziozko idazle eta zutabegile estatubatuarra izan zen. Zientzia-fikziozko istorio batean robota adierazteko "droid" hitza erabili zuen lehen idazlea izan zen.[1]

Mari Wolf

Bizitza
Jaiotza1927ko abuztuaren 27a (96 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Rog Phillips (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakzientzia-fikzio idazlea

Lehen urteak

Mari Wolf Laguna Beach-en (Kalifornia) hazi zen, eta matematika ikasi zuen Los Angelesen. Gaztaroan suziriekiko interesa izan zuen.[2]

Karrera

Wolf-ek industria aeroespazialean lan egin zuen Kaliforniako hegoaldean, eta "kalkulu-makinen operadore" gisa aritu zen 1955ean, NASAren Jet Propulsion Laboratory delakoan (Zorrotadarako Propulsio Laborategia).[2][3] Zientzia-fikzioko fandomaren hasierako urteetan parte hartu zuen, Los Angelesen zutabeak argitaratuz. Los Angelesko Zientziaren Fantasiazko Elkarteko kidea zen. Fandomari buruzko zutabe bat idatzi zuen hilero, zaleen eta fanzineen konbentzioak barne. Hark idatzitako "Fandora's Box" atala Fantasy aldizkarian agertu zen 1951tik 1956ra.[4][5] Dibortzioaren ondoren zutabea utzi zuenean, Robert Blochek ordeztu zuen.[6]

Wolf-en istorioen artean "Robots of the World! Arise!" (Munduko robotak! Altxa zaitezte!), "An Empty Bottle" (Botila hutsa)", "The House on the Vacant Lot" (Etxea lote hutsean), "Prejudice" (Aurreiritzia), "The Statue" (Estatua), "Homo Inferior", "The First Day of Spring" (Udaberriko Lehen Eguna) eta "The Very Secret Agent" (Agente Guztiz Sekretua) ditugu, guztiak 1952 eta 1954 artean argitaratuak. Robota adierazteko "droid" hitza Wolf-en 1952ko istorio batean agertzen da lehenik (gorago aipaturiko "Robots of the World! Arise!" istorioan).[1] Misteriozko eleberri bat ere idatzi zuen, 1961ean argitaratua, "The Golden Frame" izenburupean.

Atzera begirako antologia, Mari Wolf Resurrected: The Complete Short Stories of Mari Wolf, 2011n argitaratu zen.[7]

Bizitza pertsonala

Mari Wolf Rog Phillips zientzia-fikziozko idazlearekin ezkondu zen 1951n, Chicagon. 1955ean dibortziatu ziren.

Erreferentziak

  1. Rebecca Hawkes, "Star Wars Lawsuits: Who Has Lucasfilm Sued and Why?" The Telegraph (October 18, 2016).
  2. Eric Leif Davin, "Brief Bios: Mari Wolf" Sigma (November 2017): 4.
  3. "In the Jet Laboratory" Saturday Evening Post (March 5, 1955): 112.
  4. Eric Leif Davin, Partners in Wonder: Women and the Birth of Science Fiction, 1926-1965 (Lexington Books 2005): 89-91. ISBN 9780739158685
  5. Ted White, "Mari Wolf & Me" e*I*5 (December 2002).
  6. Earl Kemp, "Tales of Imagination and Space Travel: A Capricious Chronology" e*I*5 (December 2002).
  7. (Ingelesez) Wolf, Mari. (2011). Mari Wolf Resurrected: The Complete Short Stories of Mari Wolf. Resurrected Press ISBN 1935774956..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.