Mari Karmen Garate
Mari Karmen Garate Jauregi, Mamen Maltzeta bezala ezaguna, (Azkoitia, Gipuzkoa, 1969ko uztailaren 3a) panderojole eta trikitilari gipuzkoarra da.
Mari Karmen Garate | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1969ko uztailaren 3a (54 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Maltzeta |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Izengoitia(k) | Mamen Maltzeta |
Musika instrumentua | trikitia pander (en) |
Ibilbidea
Juan Garate Alkorta 'Maltzeta' aitak irakatsi zion pandero jotzen, eta artean umea zelarik —lehenengoz 1977an, zortzi urte bete gabe— alaba aitaren ondoan oholtzara igotzen hasi zen, panderoa eskuarekin jo eta hanka eta buru egitera, panderoa eskuekin ez ezik buruaren eta hanken kontra ere astinduz bizi-bizi.
Ordutik trikiti munduari lotura egin du ibilbidea, trikitilari bezala eta baita trikitixa irakasle bezala ere.
1996an Maltzeta Neym musika taldea sortu zuen Yoli Egiazabal eta Eskoli Zabalorekin batera.[1]
Nere Ugarterekin ere bikote musikala osatu zuen.
Diskografia
- Hainbaten artean: Euskadiko trikitixa txapelketa Azpeitia (1980)
- Maltzeta aita-alabak: Maltzeta aita-alabak (IZ, 1981)
- Hainbaten artean: Betiko trikitixa (1994)
- Maltzeta aita-alabak: Eman neri eskua (Elkar, 1996)
- Maltzeta Neym (Soar eta Abar, 1996)
- Hainbaten artean: Faborez (2016)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.