Mari Karmen Arregi Agirre
Mari Karmen Arregi Agirre (1968ko abuztuaren 21a) 2023ko ekainaren 17an Aizarnabalgo alkate bilakatu zen hirugarren aldiz, 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1][2]
Mari Karmen Arregi Agirre | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1968ko abuztuaren 21a (55 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ![]() |
Biografia
2007tik Aizarnazabalen bizi da Arregi, hasieratik "ondo egokitu" zen herrira. "Segituan hasi zen herriko hainbat mugimendutan parte hartzen: bertako produktuak kontsumitzeko azokak bultzatu zituen eta guraso elkartean sartu zen, besteak beste". Herri eskolako jangelan lan egindakoa da eta horrek ahalbidetu zion herritar gehiagorekin hartu-emana izatea eta herritarren beharrak ezagutzea.
Politikari ibilbidea
2011-2015 agintaldian zinegotzi lanetan aritu zen, eta ondoren herriko alkate jardun zuen. 2019ko urtarrilaren 31n jakitera eman zen EH Bilduk antolatutako parte-hartze prozesuan, Herriko Hauteskunde Batzordeak aho batez onartu zuela Arregiren hautagaitza maiatzeko hauteskundeetarako.[3] Hark "ilusioz eta indartsu" hartu zuen bozetara alkategai aurkezteko proposamena. Gainera, urteotan batutako esperientzia kontuan hartu eta erronka berriei aurre egiteko "gogoz" zegoela adinerazi zuen:
Herri parte-hartzaileagoa eta aktiboa eraikitzen jarraitzeko ahalik eta herritar gehienengana iritsi eta haien beharrei aurre egin nahi diogu.[4]
2019ko ekainaren 15ean Udalbatza berria osatzeko eta alkatea aukeratzeko udalbatzarra egin zuten Aizarnazabalen. Kargu-hartzean ez zen ezustekorik izan eta Mari Karmen Arregi (EH Bildu) aukeratu zuten alkate, koalizioko sei hautetsien botoekin.[5]
2023ko ekainaren 17an Mari Karmen Arregik berrartu zuen alkate kargua Aizarnazabalen, EH Bilduren aldeko sei botorekin eta EAJren abstentzioarekin. Udalbatzarra amaitzean, azken agintaldiko zinegotziek prestatuta eta herritarren babesean, omenaldi hunkigarria egin zioten Arregiri. Bertsoz amaitu zuten omenaldia:[6]

Omenaldiko bertsoak
Hirugarren aldia
onenaren bila
konpromiso handia
jarrera umila
lehenengoz jaso duzu
aginte makila
biderako laguntza
bihurtu dadila
Makila izan dadin
bideko laguntza
pauso denak zuzentzen
laguntzen diguna
gaurkoa da horretan
hasteko eguna
eta herritar denok
desio deguna.
Erreferentziak
- «EH Bilduk gehiengo osoz irabazi ditu bozak Aizarnazabalen - Aizarnazabal» Urolakosta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
- «Hego Euskal Herriko alkatetzen mapa, herriz herri eta alderdiz alderdi» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
- «Mari Karmen Arregi da Aizarnazabalgo EH Bilduren alkategaia - Aizarnazabal» Urolakosta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
- «Mari Karmen Arregi izango da Aizarnazabalgo EH Bilduren alkategaia, datozen udal bozetan - Aizarnazabal» Urolakosta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
- «Mari Karmen Arregi izango da Aizarnazabalgo alkatea beste lau urtez - Aizarnazabal» Urolakosta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
- «Herritarren omenaldi hunkigarria jasota hartu du aginte makila Mari Karmen Arregik - Aizarnazabal» Urolakosta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
Kanpo estekak
- Elkarrizketa: Egoera honetan ikusi dugu herri txikietan bizi gaitezkeela Urola kostako hitza, 2020.06.04