Mari Jose Urruzola
Mari Jose Urruzola Zabalza (Irun, Gipuzkoa, 1940ko maiatzaren 23a – Bilbo, Bizkaia, 2006ko apirilaren 28a) emakume pedagogoa, feminista eta gaztelaniazko idazlea izan zen, hezkidetzarekin eta berdintasunerako hezkuntzarekin konprometitua. Aktibista politikoa ere izan zen, Espaniako Alderdi Feministaren buru izan zelarik.[1][2]
Mari Jose Urruzola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María José Urruzola Zabalza |
Jaiotza | Irun, 1940ko maiatzaren 23a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 2006ko apirilaren 28a (65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta irakaslea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Lanbroa Kolektibo Feminista |
Ibilbidea
Ibilbide profesionala
Filosofían lizentziatua eta gai horretan irakasle bezala aritua zenbait urtetan Bilboko Txurdinaga auzoko institutuan hezitzaile lanetan aritu zen. Bilbo inguruan Hezkuntza ertaineko katedra bete zuelarik. Hezkuntza Sailaren laguntza zerbitzuetan lan egin zuen, Bizkaiko Pedagogia Orientabiderako Zentroetan Elkar-Hezkuntzako laguntzaile gisa, hezkidetzako aholkulari eta koordinatzaile izanik 11 urtez, 2001. urtean erretiratu zen arte.[3][2]
Emilia Pardo Bazan hezkidetza kolektiboaren alma mater izan zen.[4]
Aktibismo politiko feminista
Urruzolak pasa den mendeko 70. hamarkadan egin zuen feminismoarekin lehen kontaktua. Autokontzientzia talde batean parte hartzen hasi zen eta Bizkaiko Emakumeen Asanbladaren hazia izango zen San Frantsizkito izeneko eztabaidetan parte hartu zuen. Une hartan oraindik EMKn militantea zen baina mugimendu feministan buru-belarri sartu zenean utzi egin zuen. Lanbroa Kolektibo Feminista sortu zuen. Bertako Lanbora aldizkariaren sustatzailea izan zen. 1994ean Euskal Herriko III. Jardualdi feministetan Lidia Falcónekin harremanetan hasi zen alternatiba feminista sortzearen beharraren inguruan hausnartzeko eta emakumeek osaturiko hautagai zerrenda politikoa sortzeko lanetan hasi ziren.[4]
Erakunde feministen Konfederazioaren sormenaren parte ere izan zen.Zabalza. Euskadiko Alderdi Feministaren sortzaileetariko bat iza zen. 1990ko hamarkadaren hasieran, Alternativa Política para las Mujeres de Euskalherria sortu zuen (Euskal Herriko emakumeentzako alternatiba politikoa). Erakunde hori COFEMen (Confederación de Organizaciones Feministas) zati zen emakumeek Europarako hautagai-zerrenda feminista bozkatu zuten. 1999an Europako Hauteskundean hautagai bezala aurkeztu zen Euskadiko Emakumeen Partidua osatuz (Espainiako Alderdi Feminista) eta lehendakari izatera iritsiz.[5]
Hala zioen Emakunde Aldizkariaren editorialak hil ondoren egindako aitortzan:
Maria Jose Urruzola, borrokalari feminista eta pertsonen eskubide eta askatasunaren aldeko langile sutsua, gaur tamalez gurekin ez dagoena. Bere lana geratzen zaigu, ez dena alferrikakoa izango, eta zalantza gabe, berdintasunaren katea hazten laguntzen jarraituko duena, honek bere fruituak ematen jarrai dezan. (Emakunde aldizkaria, 2006ko iraila, 4. or.)[4]
Ekarpen teorikoak
Urruzolaren ustez, feminista izateko “pazientzia iraultzailea” ezinbesteko ezaugarria da. Bizkaiko Emakume Asanblada (BEA) barruan Urruzola Feminismo Autonomo korrontean kokatu zen. Berak alderdi politiko mistoen bitartekaritzarik gabeko elkarrizketa politikoa aldarrikatu izan zuen eta Euskal Herriko Jardunaldi Feministetan ekarpenak egin ere bai. Lanbroa kolektiboaren sustatzaile izateaz gain, bere eboluzio ideologikoa gidatu zuen ardatz hauek sustatuz: emakumeak elkartzeko eremua, gizarte-ekintza proiektua eta proiektu politiko feminista.
Hezitzaile bezala ekarpen teoriko handiak egin zituen hezkidetzaren marko filosofikoa zehazten, baita ikerketen bitartez eskola mistoaren barruko ezberdinkeriak identifikatzen ere. Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea zertan datzan definitu zuen. Indarkeria sexistari aurre hartzeko prebentzioaren garrantzia aldarrikaru zuen baita komunikazioa errazteko neskek eta mutilek talde berezietan aritzearen estrategia ere.[4]
Argitalpenak
Liburuak
Hainbat liburu eta gida idatzi zituen neska eta nerabeentzat, genero indarkeria, hezkuntza sexuala eta harreman sozialak gaitzat hartuta. Besteak beste, ondorengo hauek:
- Sexualidad en la escuela, 1985[6]
- ¿Es posible coeducar en la actual escuela mixta?: una programación curricular de aula sobre las relaciones afectivas y sexuales, 1991[7]
- Aprendiendo a amar desde el aula, 1991[8][9]
- Guía para chicas. Cómo andar por casa, 1992[10]
- Guía para chicas. Cómo prevenir y defenderte de las agresiones, 1992[11]
- Introducción a la filosofía coeducadora, 1995[12]
- Educación de las relaciones afectivas y sexuales desde la filosofía coeducadora, 1997.[13]
- Violencia de género: el maltrato escondido: guía para identificar y superar las causas de la violencia cotidiana, 2001[14]
- Igualdad y responsabilidad en la edad de la sabiduría: vivir y envejecer con protagonismo y autoridad personal, 2003[15]
- Vivir la separación como una oportunidad para aprender: guía para la corresponsabilidad en la reconstrucción emocional, 2003[16]
Kolaborazioak lan kolektiboetan
- Coeducar para el desarrollo físico, 1993[17]
- Ser chica en una escuela de chicos, 1993[18]
- La coeducación una alternativa transversal a la escuela actual, 1995[19]
- Educar en la igualdad, un camino hacia la prevención de la violencia, 2000[20]
- Una programación curricular de aula sobre las relaciones afectivas y sexuales, 2004[21]
- Una programación curricular de aula sobre las relaciones afectivas y sexuales, 2007[22]
- La educación de las relaciones afectivas y sexuales, 2007[23]
Sariak eta errekonozimenduak
- 2006an Berdintasunerako Emakunde saria.[24][25][26]
- 2006an Hezkidetza Mintegien omenaldia.[27]
- 2008an Bilboko udalak, Lanbroa kolektibo feministak eta Alderdi Feministak egindako omenaldia.[28]
Erreferentziak
- Falcón, Lidia. (2006-04-30). «María José Urruzola Zabalza, educadora» El País.
- «Urruzola Zabalza, Maria Jose - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
- «Maria José Urruzola Zabalza», Educandoenigualdad.com, 2015.
- (pdf) Emakunde aldizkaria-2006ko iraila. 2006.
- Eskisabel, Idurra. (2002). «Emakumeak emakumea topatu zuen» (pdf) Euskaldunon Egunkaria.
- Camarero, Carmen.. (1985). Sexualidad en la escuela : manual para educadoras/es. (1. ed. argitaraldia) LaSal ISBN 848562727X. PMC 54440684. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- Urruzola Zabalza, María José.. (D.L. 1991). ¿Es posible coeducar en la actual escuela mixta? : una programación curricular de aula sobre las relaciones afectivas y sexuales. Maite Canal ISBN 8487815006. PMC 434834447. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- Urruzola Zabalza, María José.. (D.L. 1991). Aprendiendo a amar desde el aula : manual para escolares. Maite Canal ISBN 8487815014. PMC 434843731. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- Urruzola Zabalza, María José.. (1996). Aprendiendo a amar desde el aula : Educación Secundaria. (2a. ed. argitaraldia) Maite Canal ISBN 8487815081. PMC 431440458. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- (Gaztelaniaz) Urruzola, Mari Jose. (pdf) Guía para chicas 1. .
- (Gaztelaniaz) Urruzola, Mar´Jose. (pdf) Guía para chicas 2. .
- Urruzola Zabalza, María José.. (1995). Introducción a la filosofía coeducadora. (1a. ed. argitaraldia) Maite Canal ISBN 8487815065. PMC 431821397. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- Urruzola Zabalza, María José.. (1999). Educación de las relaciones afectivas y sexuales desde la filosofía coeducadora : Educación Secundaria. (1. ed. argitaraldia) Maite Canal Editora ISBN 848781509X. PMC 50040894. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- Salas, Begoña.. (2001). Violencia de género: el maltrato escondido : guía para identificar y superar las causas de la violencia cotidiana. (1a ed. argitaraldia) Ayuntamiento de Pamplona ISBN 8489590923. PMC 52141150. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- Salas García, Begoña.. (2003). Igualdad y responsabilidad en la edad de la sabiduría : vivir y envejecer con protagonismo y autoridad personal. Concejalía de la Mujer ISBN 8495930099. PMC 433025687. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- Salas García, Begoña.. (2003). Vivir la separación como una oportunidad para aprender. (1a ed. argitaraldia) Ayuntamiento de Pamplona, Área de Servicios Sociales y Mujer, Concejalía de la Mujer ISBN 8495930064. PMC 53953323. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- Zabalza, María José Urruzola. (1993). «Coeducar para el desarrollo físico» El camino hacia una escuela coeducativa, 1993, págs. 145-150 (Movimiento Cooperativo de Escuela Popular (MCEP)): 145–150. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- Zabalza, María José Urruzola. (1993). «Ser chica en una escuela de chicos» El camino hacia una escuela coeducativa, 1993, págs. 71-80 (Movimiento Cooperativo de Escuela Popular (MCEP)): 71–80. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- Zabalza, María José Urruzola. (1995). «La coeducación: una alternativa transversal a la escuela actual» Estudios vascos en el sistema educativo = Euskal ikaskuntzak hezkuntza sarean, 1995, ISBN 84-87471-77-3, pág. 642 (Sociedad de Estudios Vascos, Eusko Ikaskuntza): 642. ISBN 9788487471773. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- Zabalza, María José Urruzola. (2000). «Educar en la igualdad, un camino hacia la prevención de la violencia» Ponencias : Foro Andaluz contra la Violencia de Género,Sevilla 11 y 12 de noviembre de 1999, 2000, págs. 121-132 (Instituto Andaluz de la Mujer): 121–132. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- Zabalza, María José Urruzola. (2004). «Una programación curricular de aula sobre las relaciones afectivas y sexuales» La planificación didáctica, 2004, ISBN 84-7827-329-8, págs. 95-100 (Graó): 95–100. ISBN 9788478273294. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- Zabalza, María José Urruzola. (2007). «Una programación curricular de aula sobre las relaciones afectivas y sexuales» Sexualidad, identidad y afectividad: cómo tratarlas desde la escuela, 2007, ISBN 978-84-7827-515-1, págs. 97-102 (Graó): 97–102. ISBN 9788478275151. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- Zabalza, María José Urruzola. (2007). «La educación de las relaciones afectivas y sexuales» Sexualidad, identidad y afectividad: cómo tratarlas desde la escuela, 2007, ISBN 978-84-7827-515-1, págs. 23-28 (Graó): 23–28. ISBN 9788478275151. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- «Emakunde homenajea a Mar�a Jos� Urruzola por su defensa de la igualdad - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
- (Gaztelaniaz) «María José Urruzola recibió ayer, ...» El Correo 2007-04-19 (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
- Irekia. «Irekia - 2018ko Berdintasunerako Emakunde saria UPV-EHU-ko Berdintasuneko eta Deustuko emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko masterrei» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
- Mari Jose Urruzola irakaslearen omenez. (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
- HOMENAJE MARI JOSE URRUZOLA OMENALDIA-2008-05-24. (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
Kanpo loturak
- [Monolitoa] Mari Jose Urruzolaren omenez Bilboko Europa Parkean.
- María José Urruzola Trayectoria de una feminista. (Emakunde aldizkaria, 2006ko iraila, 29-43 orr.)