Mari Jose Aranguren Querejeta

Mari Jose Aranguren Querejeta (Urrestilla, Azpeitia, Gipuzkoa, 1969ko uztailaren 6a) gipuzkoar ekonomia ikertzailea eta irakaslea da, baita Orkestra izeneko Konpetibitate Institutuko zuzendari nagusia, Deustuko Unibertsitateko Ekonomiako unibertsitate-katedraduna ere, lehiakortasunaren eta lurralde-estrategiaren arloan aditua. Horregatik lortu du Harvardeko Unibertsitatearen onarpena.[1]

Mari Jose Aranguren Querejeta
Bizitza
JaiotzaUrrestilla, 1969ko uztailaren 6a (54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta ekonomialaria
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea  (2006 -

Inguma: maria-jose-aranguren-kerejeta

Biografia

Urrestillan (Azpeitia) jaio zen, 1994az geroztik, Deustuko Unibertsitateko Deusto Business Schooleko irakaslea da, eta 2006an Lurralde, Berrikuntza eta Kluster Departamentuko zuzendari izendatu zuten 2012ra arte. Urte horretan, Lehiakortasunaren Euskal Institutuko (Deustu Fundazioa) zuzendari akademikoa izan zen. 2015ean, Ekonomia katedra lortu zuen. 2014 eta 2016 bitartean, Europako Batzordearen Kontseilu Aholku-emaileko kide izan zen Horizon 2020 programan, eta, ibilbide profesionalari esker, Europako ikerketa-proiektuak eta hainbat zientzia-aldizkari nazional nahiz nazioartekoetakoak ebaluatu ditu. Horrez gain, ikerketa-proiektuen buru izan da, eta hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu zientzia-aldizkarietan.[2]

Lanak

  • Small firms involvement within the Basque Cluster Policy: a new challenge. (2008)[3]
  • Informe de Competitividad del País Vasco 2015. Transformación productiva en la práctica (2015) (Publicación con otros autores).[4]
  • Implementing RIS3. The case of the Basque Country. (2016)[5]
  • Informe de Competitividad del País Vasco 2017. ¿Y mañana? (2017) (lankidetzan).[6]
  • El enfoque participativo aplicado a las políticas de impulso a la cooperación: una guía práctica (2013) (lankidetzan).[3]
  • La crisis de la industria manufacturera en la CAPV: Aspectos estructurales (1994) (lankdetzan).[7]

Sariak eta aintzatespenak

  • 10th EUNIP International Conferenceko batzorde zientifikoko kidea. Ikerketa-merezimendua (2007).[1]
  • Bere ibilbide pertsonalagatik eta Harvardeko Unibertsitateko Estrategia eta Lehiakortasun Institutuak lurraldearen lehiakortasunari egindako ekarpenagatik aitorpena (2016ko abendua).[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.