Mari Cruz Guruzeta
Mari Cruz Guruzeta Unzueta (Aramaio, Araba, 1871ko maiatzaren 3a - Areatza, Bizkaia, 1934ko abenduaren 27a) emagina,[1] eta Areatzako Emakume Abertzale Batza erakundearen sortzailea.[1]
Mari Cruz Guruzeta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aramaio, 1871ko maiatzaren 3a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Areatza, 1934ko abenduaren 27a (63 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | emagina eta Emakume Abertzale Batza |
Bizitza
Areatzan bizi izan zen. Euskaltzalea eta euskal kulturaren bultzatzailea. Areatzako Emakume Abertzale Batza fundatu zuen 1932an. Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ), emakumeen erakundea zen Emakume Abertzale Batza. Orduko EAJko mitinetan parte hartu zuen hizlari moduan. 1933an, Zeanuriko plazan mitin batean parte hartu zuen, bere neba Txomin Guruzeta eta orduko beste politikari ospetsu batzuekin batera[1].
Urte askoan aritu zen emagin lanetan, belaunaldi desberdinetako emakumeei erditzen laguntzen.[1]
Jose Maria Azpeitiarekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituen: Victor, Piedad, Arantza, Lucia eta Iñaki, oso gazte hil zena.[1] Gurutzi Arregi Azpeitia etnografoa eta euskaltzalea bere biloba zen.[2]
Aitorpenak
2007ko uztailaren 14an, Mari Cruz de Gurutzeta izena daukan plaza inauguratu zuten Areatzan. Bere emagin lanari omenez, Jesus Lizasoren “Areatzako Sabelak” izeneko eskultura dago bertan.[3][4]
Erreferentziak
- «Areatzako Udala - María Cruz Guruzeta Unzueta» www.areatza.net (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
- «Gurutzi Arregi, 'Durangoko alaba'» Bizkaiko Hitza 2020-11-06 (Noiz kontsultatua: 2020-11-06).
- «Areatzako Udala - Gertakari historikoak» www.areatza.net (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
- Areatza Lantzen. Areatzako Udala, 16 or..