Mari Alkatiri
Mari bin Amude Alkatiri (arabieraz: مرعي بن عمودة الكثيري, Mar'ī bin Amūdah al-Kaṯīrī; Dili, 1949ko azaroaren 26a), timortar politikaria da. Ekialdeko Timorko lehen ministroa izan zen 2002-2006 eta 2017-2018 bitartean.
Mari Alkatiri | |||||
---|---|---|---|---|---|
2017ko irailaren 15a - 2018ko ekainaren 22a ← Rui Maria de Araújo (en) - Taur Matan Ruak (en) →
2002ko maiatzaren 20a - 2006ko ekainaren 26a ← Nicolau dos Reis Lobato (en) - Jose Ramos-Horta → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Dili, 1949ko azaroaren 26a (74 urte) | ||||
Herrialdea | Ekialdeko Timor | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Eduardo Mondlane University (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Musulmana | ||||
Alderdi politikoa | Fretilin |
Bizitza
Mari Alkati Dilin jaio zen, 1949ko azaroaren 26an, yemendar jatorriko familia batean. Angolan eta Mozanbiken ikasi zuen. 1975an Indonesiak Ekialdeko Timor inbaditu zuenetik 1999 arte, erbestean ibili zen, topografo lanetan, eta Fretilin antolatzen -bera izan zen sortzaileetako bat.[1] Lehen ministro aukeratu zuten herrialdea independizatu osteko lehenbiziko hauteskundeetan.
2006ko maiatzean, Timor ekialdeko eta mendebaldeko pertsonek osatutako taldeen arteko borrokak izan zirenr, Diliko aireportutik gertu. Oihuka Mari Alkatiriren dimisioa eskatzen zuten bitartean, etxeak erre eta lapurreta egin zuten denda ugaritan.[2] Horiek horrela, dimisioa eman zuen ekainaren 26an.
Erreferentziak
- Sarasola, Juanma. Independentzia eskuratuta, lehen gobernua osatu du Xanana Gusmaok. Euskaldunon Egunkaria, 2002ko maiatzak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-29).
- Larrialdi egoera ezarri eta herrialdearen kontrola hartu du Gusmao presidenteak. Berria egunkaria, 2006ko maiatzak 30 , CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-29).