Margrethe II.a Danimarkakoa

Margrethe II.a Danimarkakoa, izen osoa Margrethe Alexandrine Þórhildur Ingrid, Schleswig-Holstein-Sonderburg-Glücksburg eta Bernadottekoa, (Kopenhage, 1940ko apirilaren 16a - ) 1972tik 2024ra Danimarkako erregina eta estatu burua izan zen.

Margrethe II.a Danimarkakoa


Danimarkako monarka

1972ko urtarrilaren 14a - 2024ko urtarrilaren 14a
Frederiko IX.a Danimarkakoa - Frederik X.a Danimarkakoa
Bizitza
JaiotzaAmalienborg jauregia, 1940ko apirilaren 16a (83 urte)
Herrialdea Danimarka
BizilekuaAmalienborg jauregia
Fredensborg jauregia
Marselisborg Palace (en) Itzuli
Gråsten Palace (en) Itzuli
Château de Cayx (en) Itzuli
Familia
AitaFrederiko IX.a Danimarkakoa
AmaIngrid Suediakoa
Ezkontidea(k)Henri Laborde, Montpezateko Kondea  (1967ko ekainaren 10a -  2018ko otsailaren 13a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaGlücksburg-eko Etxea
House of Monpezat (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea
North Foreland Lodge (en) Itzuli
N. Zahle's School (en) Itzuli
Aarhusko Unibertsitatea
London School of Economics
Girton College (en) Itzuli
Aarhus School of Business (en) Itzuli
Hizkuntzakdaniera
ingelesa
frantsesa
suediera
alemana
Faroera
Jarduerak
Jarduerakmonarka, margolaria, gidoilaria eta ehungintzako artista
Lantokia(k)Kopenhage
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Itzuli
Izengoitia(k)Ingahild Grathmer
Zerbitzu militarra
Adar militarraDanish Defence (en) Itzuli
Graduakomandante buru
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaDanimarkako Eliza

kongehuset.dk
IMDB: nm0219308 Discogs: 2962305 Edit the value on Wikidata

Biografia

1940an jaio zen Kopenhageko Amalienborg jauregian. Gurasoak Frederiko IX.a Danimarkakoa eta Ingrid Suediakoa ziren eta jaiotzerakoan Danimarka Islandiaren jabe zenez hango Þórhildur izena ere jarri zioten alabari. Bikoteak hiru alaba eta semerik ez zuenez, 1953an Lege Salikoa aldatu zuten. Margrethe zaharrena izanik Danimarkako Koroaren oinordeko bihurtu zen.

Cambridgeko Girton College unibertsitatean arkeologia ikasketak egin zituen (1960-61), eta ondoren Zientzia Politikoak Århusko unibertsitatean (1961-62), Sorbonan (Parisen, 1963) eta London School of Economicsen (Londonen, 1965).

1967an frantziar diplomatiko eta aristokrata batekin ezkondu zen, Henri Laborde, Montpezateko Kondea. Honekin bi seme izan ditu, Frederik eta Joachim. 1972an aita hil zenean Margrethe II.a bihurtu zen Danimarkako erregina, eta senarra berriz Danimarkako Printzea. Christiansborg jauregiaren plazan jendetza baten aurrean izendatu zuten erregina. lelo hau aukeratu zuen berarentzako: Jainkoaren laguntza, jendearen maitasuna eta Danimarkaren indarra

Erreginaren funtzioak Danimarka atzerrian ordezkatzea eta herrialdean indar bateratzailea izatea dira nagusiki. Hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea badu ere, Margrethe II.ak bozkarik ez ematea erabaki du bere neutraltasuna mantentze aldera.

2024ko urtarrilaren 14an, bere seme Frederiko X.aren alde abdikatu zuen.

Kultura

Hainbat hizkuntza hitz egiten ditu: daniera, frantsesa (senarrarena), ingelesa, suediera (amarena) eta alemaniera.

Margrethe II.a oso kultura zalea da. Margolaria, antzezlea eta hainbat liburu itzuli ditu danierara eta ingelesera. Eraztunen Jauna liburuaren edizio batean bere marrazkiak azaldu ziren eta H.C. Andersenen "beltxarga basatiak" nobelaren adaptazioa den filmean nekazari baten antzezpena egiteaz gain jantziak eta eszenatokiak diseinatu zituen.

Aberastasuna

Bere aberastasuna 1'2 mila milioi dolarretakoa dela estimatzen da, eta erret familia osoarenak 3'5 mila milioi dolar gainditzen ditu.

Genealogia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.