Margot Kidder
Margaret Ruth Kidder edo Margot Kidder (1948ko urriaren 17a, Yellowknife, Kanada – Livingston (Montana), 2018ko maiatzaren 13a) zinema aktorea izan zen. Nagusiki, Superman filmean Lois Lanen papera egiteagatik da ezaguna.
Margot Kidder | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Margaret Ruth Kidder |
Jaiotza | Yellowknife, 1948ko urriaren 17a |
Herrialdea | Kanada Ameriketako Estatu Batuak (2005eko abuztuaren 17a - |
Heriotza | Livingston (Montana), 2018ko maiatzaren 13a (69 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: droga-gaindosia |
Familia | |
Aita | Sidney "Kendall" Kidder |
Ezkontidea(k) | Thomas McGuane (en) (1975 - 1977) John Heard (1979 - 1979) Philippe de Broca (1983 - 1984) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Havergal College (en) Magee Secondary School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, ahots-aktorea, zinema ekoizlea eta antzerki aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
margotkidder.com | |
|
Margotek, umetatik izan nahi zuen aktore, hori, bere egunerokoan argi eta garbi adieraziz, non, zehatz-mehatz, zine izar bat izan nahi zuela eta hori noizbait gertatuko zela idatziko zuen.
Margotek, oso gaztetatik, desoreka bipolar deritzon gaixotasuna zuen, askoz geroago arte diagnostikatu ez zioten arren. Arazo honek, zenbait alditan, bere buruaz beste egiten saiatzera eraman zuen. Zentzu honetan, bere aitaren konpromezu ugariek oso modu negatiboan eragin zuten, etengabe etxez aldatzen ari baitziren. Hamaika eskolatan egon zen hamabi urtetan. Azkenik, bere gurasoek, lagundu nahian, barnetegi batean sartu zuten, non eskolako antzezlanetan lan egiten hasi ahal izan zuen.
Los Angelesera bizitzera joan zen graduatu ondoren, bere karrera artistikoa hasteko. Nahiko zaila suertatu zitzaion "Chicagoko urte eroak" ("Gaily, Gaily", 1969) lanean bere lehen aktore lana lortu zion agente artistiko kanadar bat ezagutu zuen arte. Film honek, bere lehen paper protagonistara eraman zuen "Quackser" (Quackser Fortune Has a Cousin in the Bronx, 1970) lanean. Film honen ondoren, New Yorkera joan zen interpretazioa ikastera. Han, telebistan lortu zituen lanei esker, ikasketak ordaindu ahal izan zituen.
Geroago, Hollywoodera itzuliko zen, non, oraingoan, garai honetan oraindik ezezagunak ziren Martin Scorsese, Brian de Palma, Steven Spielberg eta Susan Sarandonen lagun egingo zen, beste batzuen artean. Honi esker, Brian de Palmak paper protagonista bat eman zion "Ahizpak" (Sisters, 1973) lanean.
1979an The Amityville Horror beldurrezko film ospetsua antzeztu zuen.
Bere ezkontzagatik egin zuen etenaldi baten ondoren, Margotek, lanera itzultzea erabaki zuen. Oraingo honetan, bere lehen lana, 1978ko Richard Donnerren Superman filmean izan zen. Film honen arrakastaren ondoren, lan ugari lortu zituen 1980ko hamarkada osoan zehar, lan horien artean, Supermanen beste hiru filmak zeudelarik.
1996an, bere autobiografia idaztear zegoela, paranoiko bihurtzen hasi zen, bere senarrak hil nahi zuela pentsatzera iritsiz. Honek, ihes egin eta bere heriotza inkariotzera eraman zuen. Geroagoago, guzti honetaz bere onera etorri eta lanean jarraitu zuen.
2005ean, AEBetako hiritartasuna lortu zuen. Estatubatuar hiritartasuna eskatu zuen, herrialde honetako hauteskundeetan bozkatu eta Irakeko gerraren aurka modu aktiboagoan aurka egiteko.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Margot Kidder |