Margot Fonteyn
Margot Fonteyn —jaiotza-izena: Margaret Evelyn Hookman— (Reigate, Surrey, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1919ko maiatzaren 18a - Panama Hiria, 1991ko otsailaren 21a) ballet dantzaria eta aktorea izan zen.
Margot Fonteyn | |
---|---|
(1960(e)ko hamarkada) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Margaret Evelyn Hookham |
Jaiotza | Reigate (en) , 1919ko maiatzaren 18a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) Erresuma Batua |
Heriotza | Panama Hiria, 1991ko otsailaren 21a (71 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: obulutegiko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Roberto Arias (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Ballet School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria, koreografoa, ballet dantzaria eta moda-diseinatzailea |
Enplegatzailea(k) | American Airlines Royal Ballet |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Margot Fontes eta Margot Fonteyn-Arias |
|
Bizitza
Bere aita, British American Tobacco Company ingeniari mekaniko eta bere ama ezkontzaz kanpoko alaba bat, bera izan zen balletera hurbilbu zuena.[1]
1931an, Shanghai-ra mugitu ziren, aitak lana topatu zuelako George Goncharov-ekin. 1934ean, Londresera bueltatu zen amarekin dantza-ikasketekin jarraitzeko. Seraphima Astafieva, Vera Volkova eta Ninette de Valois bezalako dantzari maistrarekin ikasi zuen. Bere aitonak alaba onartu ez zuenez bere abizena (Fontes) erabiltzea ukatu eta Fonteyn erabiltzen hasi zen.[1][2]
1934an, Vic-Wells ballet konpaniaren kide izan zen (gero Sadler's Wells Ballet eta geroago Royal Ballet deitua). Handik urte batera, Alicia Markova britainiar dantzari ospetsuak dantzatutako pertsonaia gehienak dantzatzeko aukera eskaini zitzaion. 1940rako Sadler's Wells konpainiako prima ballerina zen.
1946ean, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta gero, Tchaikovsky-ren Loti Ederra aurzketu zuen Jorge eta Maria errege-erreginaren aurrean, Isabel eta Margarita printzesak zirela oraindik, obra hori bere ibilbideko obrarik txalotuena izan zen. Hortik aurrera, Paris eta New Yorken dantzatu, Times eta Newsweek bezalako egunkarietan agertu eta Massine, Roland Petit eta Balanchineren koreografiak datzatu zituen.[1] Besteak beste, Frederick Ashton britainiar koreografoaren ballet askotako paper nagusiak jokatu zituen.
1954an, Royal Academy of Dancingeko (RAD) lehendakari izendatu zuten eta 1956an, Grace Kelly eta Rainieroren ezkontzan dantzatu zuen.
1959an, Panamako Estatu Kolpean murgilduta egon zen, Panamako kartzelan 24 orduz egon zen eta New Yorkera deportatu zuten gero. Bere senarra, Fidel Castroren laguntzarekin, Ernesto de la Guardia presidentea kargutik kentzeko. Senarra herrialdetik ihesean ari zela Margaretek bere burua entregatu zuen polizia nahasteko.[1]
Rudolf Nureyev dantzariaren dantzakide izan zen hark Royal Balleten jardun zuen urteetan. 1979an, Royal Balletek prima ballerina assoluta tituluaz saritu zuen.
Filmografia
- 1989an, Patricia Foy-k The Margot Fonteyn Story filma estreinatu zuen.[3]
- 1976an, Percy Adlon-ek Der Tänzer Heinz Bosl dokumentala estreinatu zuen.[4]
- 1972an, Pierre Jourdan-ek I am a Dancer dokumentala aurkeztu zuen.[5]
- 1966an, Truck Branss-ek Schwanensee aurkeztu zuen, Fonteyn eta Nureyev-ekin[6]
- 1966an, Paul Czinner-ek, Romeo and Juliet fima aurkeztu zuen, Fonteyn eta Nureyev-ekin.[7][8]
- 1960an, Paul Czinner-ek The Royal Ballet aurkeztu zuen.[8]
Sariak eta Aitortzak
Filmak
- 2021an, Delfina Vidal eta Mercedes Arias Tito, Margot y yo dokumentala sortu zuten bere omenez.[2][9]
- 2016an, Marion Milne-k Darcey Bussell: Looking for Margot dokumentala zuzendu zuen.[10]
- 2011an, Tchaikovsky:Ballet Masterpieces filma aurkeztu zuen.[11]
- 2005ean, Tony Palmer-ek Margot dokumentala aurzkeztu zuen.[12]
Irudi galeria
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Gaztelaniaz) «Margot Fonteyn, la leyenda del ballet que convivió con sus dos grandes amores: Nureyev y su marido, Tito Arias» Mujer Hoy 2021-11-25 (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
- (Gaztelaniaz) «Arte, glamour y drama: los cien años de Margot Fonteyn, la reina del ballet» LA NACION 2019-05-18 (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
- (Gaztelaniaz) «The Margot Fonteyn Story (película 1989) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Patricia Foy» La Vanguardia 2022-07-13 (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
- (Gaztelaniaz) «Der Tänzer Heinz Bosl (película 1976) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Percy Adlon» La Vanguardia 2022-07-13 (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
- (Gaztelaniaz) «I Am a Dancer (película 1972) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Pierre Jourdan» La Vanguardia 2022-07-13 (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
- (Gaztelaniaz) «Schwanensee (película 1966) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Truck Branss» La Vanguardia 2022-07-13 (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
- (Gaztelaniaz) «Romeo and Juliet (película 1966) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Paul Czinner» La Vanguardia 2022-07-13 (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
- (Gaztelaniaz) «The Royal Ballet (película 1960) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Paul Czinner» La Vanguardia 2022-07-13 (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
- Arias, Mercedes; Vidal, Delfina. Tito, Margot y yo. (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
- (Gaztelaniaz) «Darcey Bussell: Looking for Margot (película 2016) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Marion Milne» La Vanguardia 2022-07-13 (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
- (Gaztelaniaz) «Tchaikovsky:Ballet Masterpieces (película 2011) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por» La Vanguardia 2022-07-13 (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
- (Gaztelaniaz) «Margot (película 2005) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Tony Palmer» La Vanguardia 2022-07-13 (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).