Margie Sudre

Margie Sudre (Vinh, Frantziar Indotxina, gaur eguneko Vietnam, 1943ko urriaren 17a) Frantziako politikaria da.

Margie Sudre


Europarlamentaria

2004ko uztailaren 20a - 2009ko uztailaren 13a
Barrutia: Itsasoz haraindiko barrutia
Hautetsia: 2004ko Europar Parlamenturako hauteskundeak

Europarlamentaria

1999ko uztailaren 20a - 2004ko uztailaren 19a
Barrutia: Frantzia
Hautetsia: 1999 European Parliament election (en) Itzuli
President of the Regional Council of Réunion (en) Itzuli

1993 - 1998
Camille Sudre (en) Itzuli - Paul Vergès
Bizitza
JaiotzaVinh (en) Itzuli, 1943ko urriaren 17a (80 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Ezkontidea(k)Camille Sudre (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta medikua
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaUnion pour un Mouvement Populaire

Twitter: margiesudre Edit the value on Wikidata

Margie Sudre, politikari gisa, eskuinarekin konprometiturik dago. 1993tik 1998ra, Réunion itsasoz haraindiko departamenduko eskualde-kontseiluko lehendakaria izan zen; 1995etik 1997ra, Frankofoniarako estatu-idazkaria; eta 1999tik 2009ra, Europar Batasuneko Parlamentuko diputatua.

Biografia

Jatorria eta prestakuntza

Margie Sudre, Marguerite Demaiche jaiotzez[1], Frantziar Indotxinan jaio zen. Aita, Atzerriko Legioko ofiziala, Champagnekoa zen, eta ama vietnamdar budista. 1949tik 1950era Saigonen (gaur egungo Ho Chi Minh hiria) ikasi zuen, eskola komunalean. Gero, 1950etik 1951ra, hiri bereko Marie-Curie lizeoan ikasi zuen, familiak Ho Chi Minh-en indarrek agintea eskuratutakoan Vietnametik alde egin baino lehen.[2]

Vietnametik alde egindakoan, Frantziara joan zen bizitzera, aitari bertan eman baitzioten destino berria. Marseillako Saint-Eugène eskola pribatuan jarraitu zuen ikasten (1951-1955); bigarren hezkuntza ere Marseillan bertan ikasi zuen, 1955etik 1961era, Montgrand lizeoan. Hiri berean egin zituen unibertsitateko ikasketak, Aix-Marseille-ko Zientzia Fakultatean, 1961ean, eta Medikuntzakoan 1961etik 1969ra. Anestesiologia eta Erreanimazioko espezialitatea egin zuen Marseillako Nord-Hôtel-Dieu-ko Belle de Mai amaetxean (1969-1972) eta Parisko Zaintza Intentsiboetako Unitatean (1976). 1977an, Marseillan, anestesia eta erreanimazioari buruzko tesia defendatu zuen.[2]

Ibilbide profesionala

Mediku anestesista bizkortzaile gisa graduatu ondoren, 1972 eta 1975 artean bere espezialitateko zenbait ordezkapen egin zituen sektore pribatuan, Grenoble-n, Fort-de-France-n, Avignon-en, Forcalquier-en, Manosque-n eta Marseillan. 1973an, Grenobleko ordezkapen batean Camille Sudre ezagutu zuen, bera ere medikua.[2]

Port herriko Jeanne d'Arc eliza.

Marguerite Demaiche, 1976an, hamaika urte geroago bere senarra izango zen Camille Sudrerekin batera, Réunion uhartera joan zen, departamentu hartako Le Port eta Saint-Benoît herrietan zenbait ordezkapen egitera. 1977tik 1995ean, Le Port-en, Michel Deleflie-ren Clinifutur taldeko Jeanne d’Arc klinikan aritu zen lanean lanaldi osoan eta geroago lanaldi erdian.[2]

1999ko ekainean bere lanbidea utzi zuen, eta handik aurrera, bete-betean jardun zuen politikan.[2]

Ibilbide politikoa

80ko hamarkadan, bere senarrarekin batera, Radio Free Dom irratia sortu zuen.[3]

1993ko ekainaren 25ean, Margie Sudre Réunion uharteko Eskualde Kontseiluko presidente hautatu zuten. Aurreko urtean bere senar Camille Sudre izan zen hautatua, baina Estatu Kontseiluak baliogabetu egin zuen, aukeraketa kanpainako kontuak gainditzeagatik, eta hautaezintzat jo zuen.[2] Réunion uharteko departamentuan lehen emakume presidentea izan zen, eta Frantzian postu hori bete duten emakume bakanetako bat.[4]

1993ko ekainaren 25eko bozketetan, lehen itzulian, Eskualde Kontseiluko presidente bilakatu zen Free-DOM mugimenduak (13 eserleku), Bilerako Alderdi Komunistak (9 eserleku) eta Gilbert Annette sozialista disidenteak (3 eserleku) osatutako koalizioari esker. Bera Free Dom mugimenduaren zentro-eskuineko korrontearen ordezkaria zen, baina berehala urrundu zen korronte horretatik, eta Réunion-eko Alderdi Komunistaren (PCR) aldekoa bihurtu zen.[4]

Alain Juppé

1995ean, Juppé lehen ministroaren lehen gobernuan Frankofoniarako estatu-idazkari izendatu zuten. Bigarren gobernuan berriz ere izan zen aukeratua, eta bere postuan egon zen 1997ra arte; beraz, ez zen izan berrautatuak izan ez ziren «Juppette-etako» bat.[2]

1996an hauteskunde legegile partzialetarako kanpaina egin zuen Réunioneko 2. barrutian[5], baina Claude Hoarau komunistak garaitu zuen bigarren itzulian. Gobernuan dimisioa aurkeztu zuen, baina Jacques Chirac-ek eta Alain Juppék karguan berretsi zuten.[6]

1999an eta 2004an Europako Parlamenturako hautatua izan zen. Bertan, UMPko (Union pour un mouvement populaire) eurodiputatuen ordezkaritzaren buru izan zen, Europako Alderdi Popularraren (PPE) taldearen barruan, une hartako parlamentuko alderdi nagusia.[7] Arrantza Batzordeko eta Eskualde Garapenerako Batzordeko kidea izan zen, eta Europako Parlamentuko Turismoari buruzko taldearteko buru.[7] Horrez gain, EB-Rusia Parlamentuen Arteko Ordezkaritzako kide izan zen, eta baita Asiako Hego-ekialdeko Herrialdeekiko Harremanetarako Ordezkaritzakoa eta Hego Ekialdeko Asiako Nazioen Elkartekoa (ASEAN) ere.[8]

Europako Parlamentuan, Margie Sudre bereziki konprometituta egon zen Europar Batasuneko eskualde ultraperiferikoen interesen defentsarekin (Réunion, Guadalupe, Guyana Frantsesa, Martinika, Kanariar Uharteak, Azoreak, Madeira). Bereziki, Eskualde Politika, Garraio eta Turismo Batzordeko txostengilea izan zen.[7][8]

2009ko Europako hauteskundeetan, Itsasoz Haraindiko Lurraldeen hautagaien zerrendan bigarren postua kendu zioten Marie-Luce Penchard-i emateko, eta, horregatik, ez aurkeztea erabaki zuen.[9]

2016an, eskuinak eta zentroak (Les Républicains (LR), le Parti chrétien-démocrate (PCD) et le Centre national des indépendants et paysans (CNIP)) presidentetzarako hautagai bakarra aukeratzeko antolatutako hauteskunde primario irekietan, Margie Sudre Alain Juppéren aldeko tokiko batzorde baten buru izan zen, eta hautagaia ordezkatu zuen Réunion uhartean antolatutako eztabaidetan.[10] François Fillon-ek Alain Jupperen aurkako primarioak irabazi zituen, baina, 2017aren hasieran, zailtasunak izan zituen bere emaztearen ustezko enplegu faltsuagatik. Horren aurrean, Margie Sudre Réunionen Fillonen hautagaitza erretiratzea eskatu zuten eskuineko lehen ordezkarietako bat izan zen.[11]

Konpromisoak

Margie Sudre Duintasunean Hiltzeko Eskubidearen Elkarteko (Association pour le droit de mourir dans la dignité - ADMD) ohorezko batzordeko kidea da.[12]

Agintaldien eta funtzioen xehetasunak

  • 1993-1998: Réunion-eko Eskualde Kontseiluko lehendakaria.
  • 1995-1997: Frankofoniaz arduraturiko estatu-idazkaria.
  • 1998-2010: Réunioneko eskualde-kontseilaria.
  • 1999-2004: Europako diputatua eta Europako Parlamentuko UMPko diputatuen ordezkaritzako lehendakaria.

Tituluak

  • Amerikako frankofonoen ordena (1995), Quebeceko Frantsesaren Kontseiluak emana.[13]
  • Chevalier de la Légion d'honneur (1999).[2]
  • Officier de la Légion d'honneur (2010)[14].

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Margie Sudre» artikulutik itzulia izan da, 2023-08-05 data duen 206662542 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-08-05 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez) «Listes des candidats à l'élection des représentants au Parlement européen (1)» JORF (Légifrance) 123. zk. 1999-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  2. (Frantsesez) «Sudre, Margie; née Demaiche, Marguerite» Réunionnais du monde 2014-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  3. (Frantsesez) «Radio Freedom direct et podcast Radio Freedom à écouter en ligne gratuitement» podcast-radio.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  4. (Frantsesez) Comorassamy, Jean Claude. (2021-06-22). «28 ans après Margie Sudre, un petit pas de plus pour la Femme» imazpress.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  5. (Frantsesez) «La Réunion: une législative avec Margie Sudre» libération.fr 1996-08-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-04)..
  6. (Frantsesez) «Chirac refuse la démission de Margie Sudre» libération.fr 1996-09-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-04)..
  7. (Frantsesez) «Margie Sudre» suffrage-universel.be (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  8. (Frantsesez) «6ème législature | Margie SUDRE | Députés | Parlement européen» www.europarl.europa.eu 1943-10-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  9. (Frantsesez) «UMP: Margie Sudre se retire» Le Journal du dimanche - lejdd.fr 2009-02-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-04)..
  10. (Frantsesez) Ponnet, Erwann. (2015-11-25). «Margie Sudre lance un comité de soutien à Alain Juppé» Réunion la 1ère (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  11. (Frantsesez) Waintraub, Judith. (2017-02-11). «L'opposition à François Fillon se manifeste aussi à La Réunion» Le Figaro (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  12. (Frantsesez) Chaperon, Sylvie; Bard, Christine. (2017-02-15). Dictionnaire des féministes. France - XVIIIe-XXIe siècle. Humensis ISBN 978-2-13-078722-8. (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  13. (Frantsesez) Ordre des francophones d'Amérique. 2024-02-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  14. «Légion d'honneur : tous les médaillés du 14 juillet» estrepublicain.fr..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.