Margarita Valoiskoa

Margarita Frantziakoa edo Margarita Valoiskoa (Saint-Germain-en-Laye, 1553ko maiatzaren 14 Paris, 1615eko maiatzaren 27), Margot erregina ezizenaz ere ezaguna, Nafarroako erregina ezkontidea izan zen 1572-1599 bitartean, eta Frantziako erregina 1589-1599 bitartean. Kultura handiko emakumea zen eta oroitzapen liburu bat (Mémoires) eta poemak idatzi zituen.

Margarita Valoiskoa

Nafarroako errege-erregina ezkontidea


Frantziako erregina ezkontidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarguerite de Valois
JaiotzaSaint-Germain-en-Laye, 1553ko maiatzaren 14a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1615eko martxoaren 27a (61 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Heriotza modua: pneumonia
Familia
AitaHenrike II.a Frantziakoa
AmaKatalina Medici
Ezkontidea(k)Henrike III.a Nafarroakoa  (1572ko abuztuaren 18a, 1572, 1572ko abuztuaren 18a (egutegi gregorianoa) -  1599)
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
LeinuaValois leinua
Borboi leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraksalonnièrea eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Musicbrainz: af822104-3b11-41fb-92d6-b592b3f6cc4b IMSLP: Category:Valois,_Marguerite_de Edit the value on Wikidata
Artikulu hau Henrike III.aren emazteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Margarita Nafarroakoa».

Bizitza

Henrike II.a Frantziakoaren eta Katalina Mediciren zazpigarren alaba zen. Haren hiru neba Frantziako errege izan ziren: Frantzisko II.a, Karlos IX.a eta Henrike III.a. Ahizpa bat, Elisabet, Filipe II.a Espainiakoaren hirugarren emaztea izan zen, eta beste bat, Klaudia, Karlos III.a Lorenakoarekin ezkondu zen.

Nafarroako errege Henrike III.arekin ezkondu zen 1572ko abuztuan. Sei egun geroago San Bartolome eguneko sarraskia gertatu zen, eta badirudi berari esker irten zela senarra bizirik ataka hartatik. Senar-emazteak bereizirik bizi izan ziren luzaroan, eta guztiz ospetsuak bihurtu ziren Parisen Margot erreginaren amodiozko ibilerak. Eskandalu haiek ezin eramanik, Auverniako Ussongo gazteluan itxiarazi zuen senarrak 1587an, zeuzkan maitale guztien izenak banan-banan esanarazi ondoren. 1605 arte eduki zuten itxirik.

1599an egin zuten senarra Frantziako errege, Henrike IV.a izenez, eta 1600ean lortu zuen dibortzioa errege berriak, emazteak ondorengorik eman ez ziola eta. 1605ean utzi zuten aske Margarita eta Parisen bizi izan zen azken urteetan.

Ezkontza eta seme-alabak

1572ko abuztuaren 18an, Parisen, Henrike III.a Nafarroakoarekin, Frantziako Henrike IV.a izango zenarekin ezkondu zen. Bien arteko harremana txarra zen eta ez zuten seme-alabarik izan. 1600an Henrikek ezkontza banatzeko baimena lortu zuen. Horren ondoren ez zen berriro ezkondu.

Artea

Liburu eta film asko haren bizitzan oinarriturik daude:

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.