Margarita Pisano

Margarita Pisano Fischer (Punta Arenas, 1932ko urriaren 28a - Santiago, 2015eko ekainaren 9a )[1] arkitekto, idazle, lesbiana teorikoa eta feminista txiletarra izan zen, Movimiento Rebelde del Afuerako partaidea.

Margarita Pisano
Bizitza
JaiotzaPunta Arenas, 1932ko urriaren 28a
Herrialdea Txile
HeriotzaSantiago, 2015eko ekainaren 9a (82 urte)
Hezkuntza
HeziketaTxileko Pontifize Unibertsitate Katolikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta arkitektoa

Biografia

Txileko Punta Arenasen jaio zen 1932ko urriaren 28an. Txikitan amak berari zegokion Santiagon arte ikasteko beka (Gabriela Mistral poetak eta Laura Rodig eskultoreak antolatutzen zutena) anaiari ematea erabaki zuen eta hori izan zen lehenengo arrazoietako bat, urte batzuk geroago, feminista izatera bultzatuko zuena. 1950eko hamarkadan, Santiagora joan zen bizitzera eta arkitektura ikasten hasi zen Pontificia Universidad Católica de Chile-n. Urte haietan Simone de Beauvoir-en The Second Sex irakurri zuen, eta Virginia Woolf-ek bezala, liburu hori irakurtzea "bere ideologia katoliko eta genero menpekotasunetik ihesaldi handia" izan zela esan zuen. Arkitektura ikasketak amaitu zituenean, Gaggero y Pisano izeneko estudioan lan egin zuen, Hugo Gaggero senarrarekin batera. Geroago José Medina ere sartuko zan tailerrean, eta izena aldatu zioten tailerrari, Gaggero, Medina eta Pisano izena ipinita. 1962an Margaritak eta Hugok Los Navegantes- en eraiki zuten etxea, Frank Lloyd Wright arkitektoaren eragina zuen etxeak eta arkitektura aldizkarietan agertu ere egin da. Estatu kolpearen aurretik, bere tailerrak hainbat proiektu sozial burutu zituen; eta diktadura iritsi zenean, tailerra zerrenda beltzean jarri zuten bere proiektuengatik. 1979an, Pisano konturatu zen ezin zituela arkitekturaren bidez, Txilen egiten ari ziren hilketetan konplize zirenen interesak zebitzatu, modu batera edo bestera, arkitekturak hori egiten zuelako. Horregatik, 1984an arkitekturatik aldendu zen eta aldi berean baita bere ezkondu bizitzatik eta familiatik ere. Feminismoa ezagutzeko prozesuan, Julieta Kirkwood-en, laguna egin zen. Emakumeen Ikasketen Zirkuluan ezagutu zuen Kirkwood. Elkarrekin Manifestu Feminista idatzi zuten, demokraziaren aldeko aldarrikapen feministez osatua eta horrela, La Casa de La Mujer La Morada izeneko espazioa ireki zuten.[2]

Ibilbidea

Los Navegantes etxea

1966an inauguratutako Los Navegantes etxea altzari handi modukoa zen. Gaggeroren gustu eta neurrira diseinatuta zegoen eta ez zeukan barruko hormarik bikotearen gelakoak izan ezik. Barnealde isolatu, mehe eta irekia kontrolatzen zuen argi naturala zegoen. Pisanoren lana hau diseinatzerakoan (eta bere gurasoena diseinatzerakoan ere) administrazio eta koordinazio lanak egitea izan zen. Gaggero izan zen arkitekto nagusia. Pisanok eraikuntza enpresa, bezero eta finantzen ardura zeukan. Etxe honetan bizi izan ziren senar-emazteak eta, hainbat galeraren ondoren, bi seme jaio ziren. Pisanoren gurasoen ondoan bizi izan ziren eta gero, amaginarrebarekin hil zen arte.[3]

San Borja birmoldaketa

Pisano ez zen guztiz izan eszena arkitektonikoaren parte, horren froga argia da 1969an burututako San Borja birmoldaketaren 11. dorrea. Bere izena soilik dago ikusgai Gaggeroren kristalezko ate baten atzean dagoelako. Pisanoren izenak ezin izan zion manipulazio patriarkalari ihes egin, letrek Margarita Pisano de G. esaten baitute,[4]

35 metro koadro

1979an, diktaduraren garaian, bere tailerrak Etxebizitza Ministeriorako proposamen batean parte hartu zuen. Zortzi lagunentzako 35 metro koadroko etxeak diseinatzea izan zen proiektua, "etxebizitza gisa proposa daitekeen gizagabeena" bezala deskribatu zuena. Santa Maria de Manquehue-ko etxe bat diseinatzen ari zen aldi berean. Egun batean bezeroaren mezu bat jaso zuen, motor-ontzirako espazio bat gehitu nahi zuela aipatzea ahaztu zitzaiola esanez (dagoeneko hiru autotarako zegoen pentsatuta espazioa). Callampa populazio moduan ezagutzen ziren etxeek zuten 35 metro koadroko espazio berdina. Bere kontraesanak begibistan utzi zituen, klaseen arteko enfrentamendu krudel hark. Lanbidearekin etsita zegoen, eta piano-jotzaile batekin alderatu zuen egoera Pisanok, izan ere, pianistak jadanik idatzitako partitura bat jotzen zuen moduan, arkitektoa interprete edo exekutore soil bat baino ezin zen izan.[4]

Mugimendu feminista

La Morada Emakumeen Etxea, Radio Tierra eta Mugimendu Feminista Autonomoaren, sortzaileetako bat izan zen, beraz, bere pentsamendua korronte autonomoa deritzonean sartu daiteke. Pisano jotzen da korrontearen lider historikoetako bat eta Edda Gaviola-rekin batera, ezagunenetakoa. Horrez gain, Augusto Pinocheten diktaduraren aurkako Mugimendu Feministako sortzaileetako bat izan zen, "Demokrazia herrialdean, etxean eta ohean" zen mugimenduaren leloa, Pisanok berak eta Julieta Kirkwoodek sustatutako esaldia, hain zuzen ere.

Francesca Gargalloren lanarekin batera, Pisanoren lanean genero azterketen arloarekin lotutako proposamen teorikoak ikusi daitezke, baina analisi politikotik eta aktibismotik urrun dagoen ikuspegi feministatik. Gainera, "feminismo patriarkalarekin" oso kritiko da, baita mugimendu feministaren autonomia eta independentzia arazoekin, eta feminismo tradizionalak defendatzen duen generoaren instituzionalizazioarekin.

Era berean, 1993an, "Cómplices" kolektibo feministaren sortzaileetako bat izan zen. Pisanok, Edda Gaviolak, Sandra Lidid-ek, Ximena Bedregal-ek, Rosa Rojas-ek, Francesca Gargallok eta Amalia Fischer-ek osatzen zuten kolektiboa. Mugimendu feministaren baitan zeuden politika pentsatzeko eta egiteko modu desberdinak, aintzat hartzea eskatzen zuen kolektiboak. Cómplices-ek 1993an, El Salvadorreko Latinoamerikako eta Karibeko VI Topaketa Feministan egin zuen bere agerraldia. Ximena Bedregalek, taldeko kideetako batek, "Txilen eta Mexikon (...) egindako proposamen politiko eta filosofikoa (...) prozesu desberdinen elkargunean, feminismo desberdinak daudela aitortzeko ideia nagusiarekin, desberdintasunak esplizituak bihurtuz, norbere burua izendatuz eta autonomia eta erradikaltasunetik espazio feminista eraikitzeko apustua eginez, beste diskurtso bat instalatzeko ariketa, desberdintasun politiko esplizitua ».[5]

Lanak

  • Una historia fuera de la historia. Biografía política de Margarita Pisano (2009), Andrea Franulic Depix-ekin batera
  • (2003).
  • El triunfo de la masculinidad (2001).
  • Feminismos cómplices: gestos para una cultura tendenciosamente diferente (México-Santiago: La Correa Feminista, 1993), Ximena Bedregal, Francesca Gargallo, Amalia Fisher y Edda Gaviola-rekin batera
  • Deseos de cambio, a--el cambio de los deseos? (Santiago: Sandra Lidid., 1995).
  • Espiritualidad: una reflexión desde el género (Santiago: La Morada, 1990).
  • Feminismo: pasos críticos y deseos de cambio (Santiago: La Morada, 1990).
  • Una historia fuera de la historia: biografía política de Margarita Pisano' (Santiago: Editorial Revolucionarias, 2009
  • Julia, quiero que seas feliz (Santiago: Editorial Revolucionarias, 2004, 2012).
  • Reflexiones feministas (Santiago: Casa de la Mujer La Morada, 1990).
  • El signo de las mujeres en nuestra cultura (Santiago: Casa de la Mujer La Morada, 1990).

Erreferentziak

  1. Margarita Pisano Fischer (28 de Octubre de 1932 – 9 de Junio de 2015). (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  2. Valenzuela, Sofia. (). «MARGARITA PISANO FISCHER 1932-2015» UN DIA | UNA ARQUITECTA 3 (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  3. .
  4.  doi:10.4067/s0717-69962017000100126. ISSN 0717-6996..
  5. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.