Margarita Fofanova
Margarita Vasilievna Fofanova (errusieraz: Маргарита Васильевна Фофанова, 1883ko urriaren 2agreg./irailaren 20ajul. - 1976ko martxoaren 29a) militante boltxebikea izan zen[1].
Margarita Fofanova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zyryanka (en) , 1883ko irailaren 20a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Mosku, 1976ko martxoaren 29a (92 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Biografia
Militante boltxebikea izan zen gaztetatik, 1902. urtetik. 1903an lehen aldiz atxilotua izan zen. Perm, Arkhangelsk, Simferopol eta Ufa hirietan lan politikoa egiten ibilitakoa. Ogibidez, agronomian aditua zen. 1917an, Otsaileko iraultzaren ondoren, Petrogradeko Sobietaren diputatu izan zen. 1917ko Uztaileko Krisian, Leninen jada iheska zihoenean, Finlandiara ihes egin aurretik, bileraren bat Fofanovaren etxean egin zuen, ordutik Fofanova Leninen konfidantza osoko burkide izan zen[1].
Urriko Iraultzan, oso paper garrantzitsua izan zuen; 1917ko urrian, Lenin Finlandiatik Petrogradera itzuli zenean, Fofanovaren etxean gorde baitzen (egun horietan, Fofanovak Lenin informatua izan behar zuen, egunkariak ekarriz, Petrogradeko giroa sumatuz eta transmitituz, eta baita ere Leninen eta Komite Zentralaren arteko lotura lanak eginez). 1917ko urriaren 25ean, Sobietan II. Biltzarra hastera zihoala eta boltxebikeek Petrogradeko toki nagusiak jada hartu zituztela, Leninek, Smolni Institutura operazioak koordinatzera joan aurretik, bere azken oharra Fofanovari idatzi zion, hitz hauekin: “Zuk nahi ez zenuen tokira joan naiz. Ilitx”[1].
Urriko Iraultzaren ostean, Nekazaritzarako Herri-Komisariotzan egin zuen lan (beste postu batzuen artean, Armada Zuriak alde egin ostean, Krimeako nekazaritza berrindartzen). 1922an ekonomia departamenduan lanean ibili zen, 1934an erretiratu zen arte. Leninen biografia bat idatzi zuen. Leninen Ordenaren Saria eta Urriko Iraultzaren Ordenaren Saria irabazi zituen. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren XXV. Biltzar Nagusian ordezkari izan zen. 1976an hil zen[1].