Margarita Eskoziakoa

Margarita Eskoziakoa edo Margarita, Norvegiako dontzeila (Eskoziako gaeleraz: Mairead à Nirribhidh) (Tønsberg, Norvegia, 1283ko apirilaren 9a - St Margaret's Hope, Orkadak, 1290eko irailaren 26a) Eskoziako Erresumako erregina izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena.

Margarita Eskoziakoa

Eskoziako erregea

1286ko azaroaren 25a - 1290eko irailaren 26a
Alexandro III.a Eskoziakoa - Joanes Eskoziakoa
Bizitza
JaiotzaTønsberg, 1283ko apirilaren 9a
Herrialdea Norvegia
HeriotzaOrkadak, 1290eko irailaren 26a (7 urte)
Hobiratze lekuaBergen Cathedral (en) Itzuli
Familia
AitaEric II of Norway
AmaMargaret of Scotland
Anai-arrebak
LeinuaDunkeld etxea
Yngling (en) Itzuli
House of Sverre (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 9296935 Edit the value on Wikidata

Biografia

Alexandro III.aren semeak bera baino lehenago hil ziren. Aurrez Margarita alaba Erik II.a Norvegiakoarekin ezkondu zuen eta hauek Margarita alaba izan zuten 1283an, eta erditzerakoan hil zen ama. Ondorioz Alexandro hil zenean biloba Margarita bihurtu zen oinordeko, hiru urte baino ez zituela. Dunkeld etxea amaitua zen eta Erik II.aren Fairhair etxekoa zen Margarita.

Egoera honetan Eskoziako nobleak bi alderditan banatu ziren, Bruce etxea Norvegiarren alde eta Balliol etxea Ingalaterraren alde. Eduardo I.a Ingalaterrakoak aukera baliatu nahi izan zuen bere seme Eduardo Margaritarekin ezkontzeko eta beraz Eskozia bereganatzeko. Erik II.ak proposamena onartu zuen eta Margarita Eskoziara bidali zuen. 1290an iritsi zen Orkadetara, St Margaret's Hope (Santa Margaritaren Esperantza) izeneko herrira, baina itsasontzian gaixotu eta irailaren 26an hil zen ezkondu gabe. Koroatua ere ez zen izan, horregatik bere erregetza zalantzan jartzen da.

Hurrengo bi urtetan ez zen erregerik izan eta Eskoziako zaindariak izan ziren Eskozia gobernatzearen ardura hartu zutenak.


Aurrekoa
Alexandro III.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregina
12861290
Ondorengoa
Joanes Eskoziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Margarita Eskoziakoa Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.