Margarita Carrera
Margarita Carrera Molina (Guatemalako Hiria, 1929ko irailaren 16a, - 2018ko martxoaren 31a) Guatemalako idazlea izan zen.[1] Bi eleberri, hamahiru saiakera eta hamaika poesia liburu argitaratu zituen, baita antzerki bat ere. Academia Guatemalteca de la Lenguako kidea izan zen, bertan sartzen zen lehenengoko emakumea izanik.
Margarita Carrera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Guatemalako Hiria, 1929ko irailaren 16a |
Herrialdea | Guatemala |
Heriotza | Guatemalako Hiria, 2018ko martxoaren 31 (88 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Guatemalako San Carlos Unibertsitatea Universidad del Valle de Guatemala (en) Rafael Landívar Unibertsitatea Iowako Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria eta poeta |
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Unibertsitate Autonomoa |
Jasotako sariak | |
Kidetza | North American Academy of the Spanish Language (en) Academia Guatemalteca de la Lengua Real Academia Española |
Biografia
Josefina Molina Llárden eta Antonio Carrera Martelloren alaba. 1957anGuatemalako San Carlos Unibertsitateko Letretan graduatutako lehen emakumea izan zen, eta 1967an Academia Guatemalteca de la Lenguan sartu zen lehenengo emakumea. Unibertsitateko katedraduna izan zen Guatemalako San Carlos Unibertsitatean, Rafael Landívar Unibertsitatean eta Del Valle unibertsitateetan. Horrez gain, nazioarteko hainbat unibertsitateren gonbidapena jaso zuen literatura eta gaztelaniaren gaineko biltzarretan parte hartzeko, besteak beste, Espainian, Frantzian, Alemanian, Suedian, Mexikon, Venezuelan, Costa Rican, Miamin, Puerto Ricon eta Panaman.
Kazetari gisa El Imparcial, La Hora eta Diario de Centro América egunkarietan lan egin zuen. Prensa Libre egunkariko zutabegilea izan zen ere, eta bertan aritu zen 1993ra arte, hil zen arte..
Obra
Poesia
- Poemas pequeños (1951)
- Poesías (1957)
- Desde Dentro (1964)
- Poemas de sangre y alba (1969)
- Del noveno círculo y antología mínima (1977)
- Letanías malditas (1979)
- Mujer y Soledades (1982)
- Toda la poesía de Margarita Carrera (1984)
- Signo XX (1986)
- Sumario del olvido (1994)
- Antología personal de poesía (1998)
Saiakera
- Temática y romanticismo en la obra de Juan Diéguez (1957)
- Corpus poeticum de la obra de Juan Diéguez (1959)
- Ensayos (1957)
- Literatura y psicoanálisis (1979)
- Ensayos-contra reloj (1980)
- Antropos (La nueva filosofía)(1985)
- Rebeliones y revelaciones en los signos literarios (1985)
- El desafío del psicoanálisis freudiano (1951)
- Freud y los sueños (1990)
- El mundo a la luz de Nietzsche y del psicoanálisis (1995)
- Hacia un nuevo humanismo (1996)
- Antología personal: ensayo (1997)
- Ensayos sobre Borges (1999)
Sariak eta Aitortzak
Erreferentziak
- Fallece la poetisa guatemalteca Margarita Carrera. 31 de marzo de 2018.
Bibliografia
Consuelo Meza Márquez (2011). Diccionario bibliográfico de narradoras centroamericanas con obra publicada entre 1890 y 2010. ISBN 978-607-8227-43-3.