Margarita Austriakoa (Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriza)
Margarita Austriakoa (gaztelaniaz: Margarita Teresa, alemanez: Margarete Theresia; Madril, 1651ko uztailaren 12a - Viena, 1673ko martxoaren 12a), Margarita Teresa Espainiakoa eta Margarita Infanta ere deitua, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea, Alemaniako erregina, Austriako artxidukesa eta Hungariako eta Bohemiako erregina izan zen. Haren anaia Karlos II.a Habsburgo etxeko azken Espainiako erregea izan zen.
Margarita Austriakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Madril, 1651ko uztailaren 12a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Viena, 1673ko martxoaren 12a (21 urte) | ||
Hobiratze lekua | Imperial Crypt (en) | ||
Heriotza modua | : arazo puerperala | ||
Familia | |||
Aita | Filipe IV.a Espainiakoa | ||
Ama | Mariana Austriakoa | ||
Ezkontidea(k) | Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (1666 - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Habsburgo | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | empress consort (en) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Diego Velázquezen Meninak margolan famatuko figura nagusia da, eta beste hainbat margolarik ere eraman dute koadrora, tartean Pablo Picassok.
Bizitza
Filipe IV.a Espainiakoaren eta Mariana Austriakoaren alaba zen. Aitaren aldeko aitona-amonak Filipe III.a Espainiakoa eta Margarita Austriakoaren ziren, eta amaren aldekoak Fernando III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa eta Maria Ana Espainiakoa.
Vienan hil zen, 1673ko martxoaren 12an. Lau hilabetez haurdun zegoen, zazpigarren haurdunaldia sei urtez, eta 21 urte zituen.[1]
Ezkontza eta seme-alabak
1666ko apirilaren 25ean, ahalordez ezkondu zen bere osaba Leopoldo I.a enperadorearekin. Lau seme-alaba izan zituzten:
Irudi galeria
- Infanta Margarita Teresa (1655), Musée du Louvre, Paris.
- Infanta Margarita Teresa zilarrezko jantzian (1656), Diego Velázquez, Kunsthistorisches Museum, Viena.
- Infanta Margarita Teresa jantzi larrosean (1660), Diego Velázquez edo Juan Bautista Martínez del Mazo, Museo del Prado, Madrid.
- Infanta Margarita Teresa (c. 1662-1664), anonimoa, Kunsthistorisches Museum, Viena.
Erreferentziak
- Margarethe (Margarita Maria Teresa), Infantin von Spanien. deutsche-biographie.de (Noiz kontsultatua: 2022-7-10).