Margarita Araneta Urrutia

Margarita Araneta Urrutia (Hondarribia, Gipuzkoa, 1909 - Ibidem, 2001) emakume ekintzailea izan zen, komunista, Ondarretako eta Saturrarango Emakumeen Kartzelan egon zen preso.[1][2][3]

Margarita Araneta Urrutia
Bizitza
JaiotzaHondarribia, 1909
Herrialdea Gipuzkoa
Heriotza2001 (91/92 urte)
Jarduerak
Jarduerakekintzailea eta komunista

Bizitza

Estatu kolpearen ondorioz hainbat hilabetez errefuxiatu zen Hendaia eta Donibane Loitzunen. 1937ko maiatzaren 1ean, Hondarribiara itzuli eta bertako Komandantzia Militarrak komunista izatea egotzi zion. “Ideia komunistak, pentsaera harrokeriaz zabaltzen du, bularrean mailu eta igitaidun ikurra erakutsiz”. Frankistek epaitegira bidalitako txostenean, aurreko akusazioez gain, Guadalupeko eskuindarren atxiloketak sustatu izana gehitu zuten, nebarekin edukitako elkarrizketa batengatik.[1]

Espetxealdia

1937ko abuztuaren 25ean atxilotu eta behin behineko espetxealdian egon zen Ondarretan, irainengatik, ustezko filiazio komunistagatik eta Guadalupeko presoak harrapatzera eta fusilatzera animatu izanagatik.1937ko azaroaren 6an Gerra Kontseiluan zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten eta 1938ko otsailaren 4an Saturrarango Emakumeen Kartzelara lekualdatu zuten. Araneta komunista zela eta altxamenduan ideia komunisten zabalpena egiteaz gain, eskuindarren atxilotzeak sustatu zituela (“Excitación a la rebelión militar”) zehaztu zen kontseiluan.[4]

Baldintzapeko askatasuna

1940ko urriaren 19an, baldintzapeko askatasunarekin, Hondarribira bueltatu zen, baina agintarien kontrolpean. Agintarien arabera, bere bizilekuan egotera behartzen zuten, horretarako baimenik lortzen ez zuen bitartean, eta aldian-aldian agintariengana joan eta bere jardueren berri eman behar zien. Kartzelako zuzendariari 1940ko azaroaren 1ean bidalitako gutun batean baimena eskatu zion gurasoen adina eta langabezia aipatu eta arraina saltzeko baimena eskatuz.[1][4]

Baimena

Baimena iritsi zen. 1940ko abenduaren 1ean iritsi zitzaion eta biharamunean hasiko zela adierazi zuen. Margarita 1944ko apirilaren 27an aske utzi zuten behin betiko. Hala ere, Margarita, bere neba eta Cenón Ugarte Urtizberea bere bikotekidearen nekeak ez ziren amaitu. Neba Teodorori 200 pezetako isuna jarri zioten 1941ean, eta 1942an Cenoni 75 pezetako isuna ezarri zion Erantzukizun Politikoen Auzitegiak.[4][5]

Margarita 2001ean hil zen Hondarribian.

Erreferentziak

  1. kepaordokimhb@gmail.com. (2019-08-11). «Margarita Araneta Urrutia» Izan zirenak (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  2. «Aintzina eta Gaur: Mujeres de Hondarribia con historia» Listen Notes 2021-02-18 (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  3. Margarita Araneta Urrutia. .
  4. «La historia de Cenón y Margarita» La historia de Cenón y Margarita (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  5. «La historia de Cenón y Margarita» La historia de Cenón y Margarita (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.