Margarete Buber-Neumann

Margarete Buber-Neumann, jaiotza-izenez Margarete Gross (Potsdam, Alemania, 1901eko urriaren 21a - Frankfurt, Alemania, 1989ko azaroaren 6a), alemaniar idazlea izan zen.

Margarete Buber-Neumann

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMargarete Thüring
JaiotzaPotsdam, 1901eko urriaren 21a
Herrialdea Alemania
HeriotzaFrankfurt am Main, 1989ko azaroaren 6a (88 urte)
Hobiratze lekuaFrankfurteko hilerria
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Komunista
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua

IMDB: nm3368691 Find a Grave: 60094689 Edit the value on Wikidata

Biografia

Gazte zela, Gazte Komunistekin bat egin zuen. Alemaniako Alderdi Komunistan (KPD) sartu zen, eta Heinz Neumann agintariaren neska-lagun bihurtu zen.

1930eko hamarraldiaren hasieran, Stalinek KPD alderdia bultzatu zuen, alderdi nazionalsozialistarekin harreman baketsuak izan zitzan; Neumann, ordea, joera horren kontrakoa zen, eta zituen karguetatik kendu, eta Moskun gelditu behar izan zuen. Ondoren, Espainiara bidali zuten.

Naziak aginpidera iritsi zirenean, Neumann senar-emazteen bizimodua larria izan zen: Heinz Zurichen atxilotu zuten 1934. urtearen amaieran, eta ondoren, Sobiet Batasunera bidali zuten; emazteak Havren egin zuen bat senarrarekin, eta 1935ean Leningradera joan ziren.

Moskun, bikotearen bizimodua arriskutsua zen oso. Senarra 1937an espetxeratu zuten, eta Margaretek ez zuen berriro senarra ikusi. Zalantzarik gabe, fusilatu egin zuten 1937an.

Margarete 1938an espetxeratu zuten, eta Karagandako esparrura bidali zuten. Ondoren, Ravensbrückeko esparru gogorrera (Alemania) bidali zuten; Milena Jesenská txekiar idazle eta Franz Kafkaren maitalearekin zuen adiskidetasunari esker, askatasuna lortu zuen, esparrua sobietarrek askatu baino lau egun lehenago.

1948an kontzentrazio-esparruetan izan zuen esperientzia argitaratu zuen Als Gefangene bei Stalin und Hitler (Stalinen eta Hitlerren preso) lanean. Lehenengo atala (Siberiara deportatua) Frantzian argitaratu zuen, 1949an, eta bigarrena (Ravensbrückera deportatua), 1988an.

1986an Milena argitaratu zuen, eta arrakasta handia izan zuen Frantzian; hala ere, hainbat lan idatzi zituen, argitaratu gabe gelditu zirenak.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.