Margaret Roundtree
Margaret Ivette Roundtree (Durham, Ipar Carolina, Ameriketako Estatu Batuak, 1988ko ekainaren 7a) saskibaloi jokalari estatubatuarra da. Emakumezkoen Ligako Lointek Gernika Klubean jokatzen du.
Margaret Roundtree | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Ipar Carolina, 1988ko ekainaren 7a (35 urte) | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloi jokalaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | hegal-pibota | ||||||||||||||||||||||
Ibilbidea
Gardner-Webbeko Unibertsitatean hezia, NCAAren Big South konferentziaren barruan, Europako lehen esperientzia izan zuen Finlandiako Honss Jyvaskylan 2010-2011 denboraldian.[1] Finlandiatik, Espainiako ligara pasatu zen 2012ko udazkenean, GDKO Ibaizabalen taldera. Lehen denboraldian Emakumezkoen Ligara igotzea lortu zuen Caceresen. Urte erdi baino gehiago jokatu zuen Emakumezkoen Ligan, eta otsailean Gernika KESBekin fitxatu zuen, Emakumezkoen 2. Ligan, jarraian berriro maila gorenera igoz.[2]
2014/15 kanpainan, GDKO Ibaizabalera itzuli zen, berriz ere Emakumezkoen 2. Ligan, 2013/14 denboraldian behera egin ondoren, eta hor jokatu zuen 2014tik 2016ra, lehiaketako erreferente handienetako bat bihurtuz. 2016-2017an Araski AESek fitxatu zuen Emakumezkoen Ligan jokatzeko.[3]
2018ko urtarrilean, Akilesen tendoiko lesio gogor bat gainditu eta Araskitik banandu ondoren, estatubatuarrak Pazo arte, Lugora, bidaiatu zuen. Han LF2ko Ensino Lugo klubean denboraldiaren amaierarte jokatu zuen emaitza onak lortuz.[4] Hirugarren partidan jardunaldiko MVP izan zen 31 puntuko balorazioarekin (21 puntu, 9 errebote).[5]
2018-2019 denboraldian berriz bueltatu zen Gernikara eta bertako Lointek Gernikarekin fitxatu zuen. Talde honetan jokatu ditu hurrengo bi denboraldiak ere.
Klubak
- 2006-2007: Gardner-Webb ( NCAA ).
- 2007-2008: Gardner-Webb ( NCAA ).
- 2008-2009: Gardner-Webb ( NCAA ).
- 2009-2010: Gardner-Webb ( NCAA ).
- 2010-2011: Eurobasket Udako Liga Atlantan.
- 2010-2011: HoNsU Jyvaskyla (Finlandia-D1).
- 2012-2013 Basket Ibaizabal [GDKO IBAIZABAL], Emakumezkoen Liga 2.
- 2013-2014 Basket Ibaizabal [BIZKAIA GDKO], Emakumezkoen Liga.
- 2013-2014 Gernika Kirol Elkartea Saskibaloia [GERNIKA BIZKAIA], Emakumezkoen Liga 2.
- 2013-2014 Basket Ibaizabal [BIZKAIA GDKO], Emakumezkoen Liga.
- 2014-2016 Basket Ibaizabal [GDKO IBAIZABAL], Emakumezkoen Liga 2.
- 2016-2017 Araski Arabako Emakumeen Saskibaloia [LACTURALE ARASKI], Emakumezkoen Liga.[3]
- 2017-2018 Araski Arabako Emakumeen Saskibaloia [LACTURALE ARASKI], Emakumezkoen Liga.
- 2018- Ensino Lugo / Club Porta XXI, Emakumezkoen Liga 2.[6][4]
- 2018-2019 Gernika Kirol Elkartea Saskibaloia [Lointek Gernika Bizkaia], Liga Dia.[7]
- 2019-2020 Gernika Kirol Elkartea Saskibaloia [Lointek Gernika Bizkaia], Emakumezkoen Liga Endesa.[8]
- 2020-2021 Gernika Kirol Elkartea Saskibaloia [Lointek Gernika Bizkaia], Emakumezkoen Liga Endesa.[9]
Palmaresa
Txapelketa nazionalak
Izenburua | Kluba | herrialdea | Urtea |
---|---|---|---|
Emakumezkoen Ligara igotzea | Basket Ibaizabal | Espainia | 2013 |
Emakumezkoen Ligara igotzea | Gernika KESB | Espainia | 2014 |
Erreginaren Kopako finalaurrekoak | Araski AES | Espainia | 2017 |
Semifinalistak Emakumezkoen Liga 1 | Araski AES | Espainia | 2017 |
Bakarka
- 2014-2015 denboraldian, bosgarren jokalari baloratuena izan zen, 21'58 PIR puntu lortuz partida bakoitzeko.[3]
- 2015-2016 denboraldian Emakumezkoen 2. Ligako MVP absolutua izan zen 27 '56 puntuko batez besteko balorazioarekin, bigarren sailkatuak baino 4 puntu gehiago. Jardunaldiko jokalari onenaren saria bost aldiz lortu zuen, 40 puntuko balorazioa bi aldiz gaindituz.[10] 12. jardunaldian adibidez bere taldearen garaipena lortu zuen Arxilen kantxan. Egun hartan 29 puntu lortu zituen, 13 errebote hartu zituen eta 11 falta jaso zituen azkenean 48 puntuko balorazioa izanez.[3][11]
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Regeneracomsports.com (FIBA & WNBA Player Agency)» Regeneracom Sports (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
- (Gaztelaniaz) Margaret Roundtree refuerza al Gernika Bizkaia en su sueño de ascender a Liga Femenina | WangConnection. (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
- (Gaztelaniaz) «Margaret Roundtree, potencia para la pintura del Araski» FEB (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
- (Gaztelaniaz) «Durán Maquinaria Ensino ficha a Claudia Calvelo y Margaret Roundtree» FEB (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
- (Gaztelaniaz) «J.16: Margaret Roundtree, un MVP de Liga Dia» FEB (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
- (Gaztelaniaz) «El Ensino refuerza su juego interior con Margaret Yvette» La Voz de Galicia 2018-01-07 (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
- (Gaztelaniaz) ««Nací en Estados Unidos, pero me siento muy vasca»» El Correo 2018-11-09 (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
- (Gaztelaniaz) «Margaret Roundtree completa las renovaciones del Lointek Gernika» ElDesmarque Bizkaia 2019-07-30 (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
- www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
- (Gaztelaniaz) «Margaret Roundtree, quinto MVP» FEB (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
- (Gaztelaniaz) «Margaret Roundtree, MVP de la jornada 12» FEB (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
Kanpo estekak
- Margaret Roundtreeren federazioaren fitxa (FEB)
- Margaret Roundtreeren federazioaren fitxa (FIBA)
- Margaret Roundtreeren facebook orria
- Margaret Roundtreeren twitter oriia
- Berria aldizkarian egindako elkarrizketa