Margaret Harrison
Margaret Harrison (1940, Wakefield, Yorkshire, Erresuma Batua) artista eta feminista ingelesa da, bere obretan baliabide eta gai ezberdinak lantzen dituena.
Margaret Harrison | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Wakefield, 1940 (83/84 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Cumbria (en) ![]() Royal Academy of Arts |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista bisuala, margolaria, installation artist (en) ![]() ![]() |
Lantokia(k) | Perugia Carlisle Londres eta New York |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | arte feminista |
Genero artistikoa | izadi hila erretratua instalazio artea |
Bizitza eta obra
Margaret Harrisonek Carlisleko Arte Eskolan ikasi zuen 1957tik 1961era; eta Londresko Royal Academy Schoolsen 1961etik 1964ra, Ingalaterran. Gero, Perugiako Arte Ederretako Akademian eskuratu zuen gradua, Italian, 1964an.
Londresko Women’s Liberation Art Group taldearen sortzaileetako bat izan zen 1970ean. 1971n, erakusketa itxi zion poliziak, Hugh Hefner Playboy aldizkariaren sortzailea untxitxo baten gisa irudikatuta zuen pieza bat zuelako. Gizarte mugimenduak arte galerietara eramateko ahalegina egin zuen Harrisonek 1970eko hamarkadan. Aktibismoa du Harrisonen lanak ardatz, eta testuinguru soziopolitikoari lotutako artea egin du hasiera hasieratik [1][2].
Gaur egun Harrisonek Estatu Batuetan eta Ingalaterran jarraitzen du lanean, eta hainbat herrialdetan egin ditu erakusketak.
2013an, Norther Art Prize saria irabazi zuen, elkarren artean lotutako ‘The Last Gaze’, ‘Objectiflection’ eta ‘Common Reflections’ hiru lanak barne hartzen zituen ‘Reflect’ instalazioarekin [3]. Urte horretan bertan, Paul Hamlyn Awards artistentzako sari ospetsuetako bat eskuratu zuen [4].
Azkuna Zentroak 'Sexu, klase eta indarkeriaren arteko harremanak' erakusketa izan zuen ikusgai, 2017ko urriaren 20tik 2018ko urtarrilaren 14ra arte, Xabier Arakistain komisarioaren eskutik [5]. Formatu handiko eta atzera begirako erakusketa honetan, artista britaniarraren karreran barrena ibilaldi zehatza burutu zen, 1971n jarri zuen banakako lehen erakusketaren erreprodukzioa abiaburutzat hartuta.
Erreferentziak
- Berria.eus. «Artelanek indarkeria edertu ezin dutenean» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
- (Gaztelaniaz) El arte de las oprimidas. (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
- (Ingelesez) «Pensioner wins modern art award» BBC News 2013-05-24 (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
- (Ingelesez) «Margaret Harrison | Paul Hamlyn Foundation» artists.phf.org.uk (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
- Azkuna Zentroa. Sexu, klase eta indarkeriaren arteko harremanak. (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
Kanpo loturak
- 'Sexu, klase eta indarkeriaren arteko harremana' erakusketa Azkuna Zentroan
- Margaret Harrisoni buruzko web orria]