Margaret H. Wright

Margaret H. Wright (Hanford, Kalifornia, Estatu Batuak, 1944ko otsailaren 18a) informatikako zientzialari eta matematikari estatubatuarra da.[1][2][3][4] Matematika Industrial eta Aplikaturako Elkarteko (SIAM) presidente izan zen lehen emakumea izan zen (1995-1996). Jon von Neumann saria jaso zuen 2019an, optimizazio problemen zenbakizko soluzioan eta gaiaren azalpenean egindako ekarpenengatik.[5]

 

Margaret H. Wright

Bizitza
JaiotzaHanford (Kalifornia), 1944ko otsailaren 18a (80 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea 1976) Doktoretza
Tesi zuzendariaGene H. Golub (en) Itzuli
Walter Murray (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, matematikaria eta akademikoa
Lantokia(k)Murray Hill (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Sylvania Electric Products (en) Itzuli
New Yorkeko Unibertsitatea
National Physical Laboratory (en) Itzuli
Zientzia Matematikoen Courant Institutua
Bell Labs
Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ingeniaritzako Akademia Nazionala
Society for Industrial and Applied Mathematics (en) Itzuli
Ameriketako Matematika Elkartea

Biografia eta ibilbide profesionala

Wrightek Hanforden eta Tucsonen igaro zuen haurtzaroa, eta han hezi zen. Matematikan interesa garatu zuen adin goiztiarrrean, eta gaia Stanfordeko Unibertsitatean ikasi zuen. Bertan, Matematikako gradua eta Informatikako Masterra jaso zituen. Hainbat urtez GTE Sylvanian lan egin zuen, eta gero Stanfordera itzuli zen informatika ikasketekin jarraitzeko. 1976an doktoretza lortu zuen.[1]

Konputazio zientzietako irakaslea izan zen eta New Yorkeko Unibertsitateko Matematika Zientzien Courant Institutuko Konputazio Zientzien saileko presidentea izan zen. Bertan optimizazioa, aljebra lineala eta informatika zientifikoa ikertu zituen.

Margaret H. Wright izan zen 1995etik 1996ra bitartean Matematika Industrial eta Aplikaturako Elkarteko (SIAM) buru izan zen lehen emakumea, eta SIAM Revisión aldizkariaren editore seniorra.[5]

Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko eta Ingeniaritzako Akademia Nazionaleko kidea da. 1997an Bell Labseko Konputazio Ikerketa Saileko zuzendari kargua hartu zuen 1998ra arte. 2009an Matematika Industrial eta Aplikaturako Sozietatearekin elkartu zen,[6] eta 2012an Amerikako Matematika Elkartean sartu zen.[7]

2019an, John von Neumann saria jaso zuen, optimizazio problemen zenbakizko soluzioan eta gaiaren azalpenean egindako ekarpen aitzindariengatik.[8]

Lanak

  • Philip E. Gill, Walter Murray-ekin: Practical Optimization, Academic Press 1982.
  • Philip E. Gill, Walter Murray-ekin: Numerical Linear Algebra and Optimization, Band 1, Addison-Wesley 1990.
  • The interior-point revolution in optimization: History, recent developments, and lasting consequences , Bulletin AMS, Band 42, 2005, S. 39-56.
  • Philip E. Gill, Walter Murray, Michael A. Saunders, J. A. Tomlin et Margaret H. Wright, "On projekted Newton barrier methods for linear programming and aa equivalence to Karmarkar´s projective method", Mathematical Programming, vol. 36, no 2,‎ 1986, p. 183–209.

Erreferentziak

  1. «Margaret Wright» mathwomen.agnesscott.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  2. (Ingelesez) «Margaret Wright» Simons Foundation 2014-02-12 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  3. «Prizes, Awards, and Honors for Women Mathematicians» mathwomen.agnesscott.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  4. «Profiles of Women in Mathematics: Margaret H. Wright» web.archive.org 2016-10-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  5. SIAM Review Editorial Board visited 7 April 2008. .
  6. «Fellows Program | SIAM» www.siam.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  7. (Ingelesez) «Fellows of the American Mathematical Society» American Mathematical Society (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  8. (Ingelesez) News, SIAM. «Margaret H. Wright Becomes 5th Woman to Receive SIAM’s Prestigious John von Neumann Prize» cacm.acm.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.