Margaret Court
Margaret Smith Court (Albury, Hegoaldeko Gales Berria, 1942ko uztailaren 16a-) tenislari australiar ohia da, gaur egun Perthen bizi dena. Munduko tenislaririk hoberena izan zen rankinean, eta lehenengo emakumea izan zen urte berean (1970) "Grand Slam"eko lau txapelketak irabazten. 1977an erretiratu egin zen.
Margaret Court | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Margaret Smith |
Jaiotza | Albury (en) , 1942ko uztailaren 16a (81 urte) |
Herrialdea | Australia |
Bizilekua | Perth |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria |
Tenis | |
Jokaera | eskuina eta esku bakarrez errebeska jotze |
Lateralitatea | eskuina eta ezkerra |
Pisua | 67,5 kilogramo |
Altuera | 175 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Mendekostismoa |
Biografia
Albury Tennis Center-en hasi zen jolasten, lehenengo Wally Rutter entrenatzailearen laguntzarekin, eta ondoren Frank Sedgman, Keith Rodgers edo Harry Hopmanen babesarekin.[1]
1959ean jokatu zuen lehenengoz Australiako Irekian, eta hamasei urte bazituen ere Caroline Aytley-ren kontrako partidan irabazi zuen baina bigarrenean, Mary Carter Reitanoren galdu zuen. Hurrengo urtean ordea Australiako Irekia irabazi zuen Jan Lehaneren aurka.[2]
Tenisaren historian Grand Slam gehien irabazi dituen jokalaria da, guztira 24 titulo banakakoan. Gehienak Australian irabazi zituen. Australiako Irekian 11 titulo irabazi zituen, Roland Garrosen 5, AEBetako Irekian 5 eta Wimbledonen 3. Gainera, 1970ean guztiak irabazi zituen.[3] Rafa Nadalek titulu gehien irabazitako tenislaria zela zabaldu zutenean Margaret Smith Court, Steffi Graf eta Serena Williamsen lorpenak erreibindikatu zituzten, zeintzuk gizonezko tenislariarena baino gehiago dira.[3] Banakakoez gain, emakumezko bikoteetan, 19 titulo ditu, eta bikote mixtoetan, 21.[1]
Eliza katolikoan hazia, 1991ean aipaiz pentekostal gisa ordenatu zuen bere burua eta ondoren, eliz propioa sortu zuen Victory Life Centre.[4][2] 2017an harreman homosexualen aurkako irainak bota zituen, baita haur transexualen aurkakoak ere. Hori dela eta, Australiako Ordena itzuli dezan eskatu dute Martina Navratilova, Billie Jean King eta John McEnroe tenis jokalariek, baina dagoeneko ez duela itzuliko esan du.[5]
Palmaresa
- Australiako Irekia: 11 titulu.
- Roland Garros: 5.
- AEBetako Irekia: 5.
- Wimbledon: 3.
Sariak eta Aitortzak
Irudi galeria
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Margaret Court, la tenista con más grandes que Rafael Nadal» La Voz de Galicia 2022-06-04 (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- (Gaztelaniaz) «Margaret Court, entre el cielo deportivo y el infierno ideológico» La Vanguardia 2020-01-19 (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- «Margaret Court, Serena Williams y Steffi Graf, campeonas invisibles que han superado a Rafa Nadal» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- (Gaztelaniaz) «Tenis. ¿Por qué Margaret Court no es tan querida?» Grupo Milenio (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- (Gaztelaniaz) «Margaret Court no devolverá la Orden de Australia pese a sus frases homófobas» AS.com 2021-01-26 (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Biografia Encyclopaedia Britannican.
- (Ingelesez):Margaret Court: 50 years of Grand Slam history, Margaret Courtiburuzko bideoa Youtuben.