Margaret Bemister

Margaret Bemister (Portage la Prairie, 1877ko abuztuaren 31Vancouver, 1984ko martxoaren 3a) kanadar idazle, kazetari eta irakaslea izan zen.

Margaret Bemister
Bizitza
JaiotzaPortage la Prairie (en) Itzuli, 1877ko abuztuaren 31
Herrialdea Kanada
Heriotza1984ko martxoaren 3a (106 urte)
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Bizitza

George Bartlett Bemister eta Mary Elizabeth (Lizzie) McPhillipsen alaba, Portage la Prairien jaio zen. Winnipegeko irakasle eskolan ikasi zuen eta irakasle-ziurtagiria lortu zuen. Ipuinak bildu eta kontatu zituen, besteak beste, syilx herriko buruzagi batek kontatu zizkion hainbat. Manitoba Free Press egunkarirako idatzi zuen eta Kanadako Emakumeen Prentsa Klubeko Winnipegeko adarreko kide izan zen. Christmas Knapsack sortzen lagundu zuen, Lehen Mundu Gerran Kanadako soldaduentzako dirua biltzeko argitaratutako antologia. Ipuinak, eleberriak eta fikzioz kanpoko liburuak idatzi zituen[1][2].

82 urte zituela, Vancouverrera joan zen bizitzera, eta han hil zen San Vizente ospitalean, 106 urte zituela[1].

Lanak

  • Stories from Prairie and Mountain (1909)
  • Manitoba Primer (1910)
  • Thirty Indian Legends of Canada (1912)
  • Indian Legends (1914)
  • The Pixies' Reward (1917)
  • The Golden Caravel (1962)
  • The Arrow Sash (1965)

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Bemister, Margaret» SFU Digital Collections (Simon Fraser University) (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  2. (Ingelesez) Dagg, Anne Innis. (2006). The Feminine Gaze: A Canadian Compendium of Non-Fiction Women Authors and Their Books, 1836-1945. Wilfrid Laurier University Press, 37 or. ISBN 088920845X. (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.