Marcos komandanteordea
Marcos komandanteordea Askapen Nazionaleko Armada Zapatistako (EZLN) bozeramaile nagusia da —eta ez buruzagia, askotan uste den bezala—. Erakunde armatu horrek 1994ko urtarrilaren 1ean egin zuen lehen agerraldia, Mexikoko hegoaldeko Chiapas estatuan sei hiribilgune hartu zituztenean, indigenentzako «demokrazia, askatasuna eta justizia» eskatuz.
Marcos komandanteordea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tampico, 1957ko ekainaren 19a (66 urte) |
Herrialdea | Mexiko |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, militarra eta filosofoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
ezln.org.mx | |
Gobernu mexikarrak Marcos, benetan, Rafael Sebastián Guillén Vicente maisu ohia dela dio, nahiz eta berak hori beti ukatu.[1]
Marcos komandanteordea literaturarako eta komunikabideak erabiltzeko duen trebetasunagatik bereizten da. Bere aurpegi estaliak mundua zeharkatu du erresistentzia sinbolo gisa, Che Guevara berri bat bailitzan.
Erreferentziak
- Henck, Nick. (2007-6-18). Subcommander Marcos: The Man and the Mask. Duke University Press, 11– or. ISBN 0-8223-8972-X..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.