Marcos Martínez Ucha

Marcos Martínez Ucha (Madril, Espainia, 1985eko urriaren 15a - ) lasterketarako pilotu espainiarra da. Gaur egun World Series by Renault lehiaketan parte hatzen du Sito Pons-en taldean.

Marcos Martínez
Marcos Martínez
Datu pertsonalak
Izen osoa Marcos Martínez Ucha
Jaio 1985eko urriaren 15a
Madrid (Espainia)
Ibilbidea
Jarduneko urteak 1995 - ???
Taldeak Racing Engineering, EuroInternational , Novo Team, TEC Auto, Pons Racing
Lasterketak 73
Lorpenak (1 Formulan)
Garaipenak 7
Podium 14
Pole Position 6
Itzuli azkarra 3

Biografia

Ucharen karrera karting-en 1995ean hasi zen eta hor 2001. urtera arte iraun zuen. Momentu hartan, 16 urterekin bere karreran hurrengo pausua eman zuen Espainiako Junior Formulan sartuz. Pilotu espainiarra hiru urtez maila honetan egon zen, gero eta emaitza hobeak erakutsiz eta 2 podium lortuz.

2005ean Espainiako 3 Formulara (B-Klasera) pasatzea erabaki zuen, Racing Engineering taldearekin. Urte honetan Marcosek 5 garainpen eta podium batzuk lortu zituen, ranking-ean bigarrena izanik. Gainera, garaipen gehien lortu zuen pilotua izan zen.

2006an F3-an (A-Klasean) eta World Series by Renault lasterketa batzuetan alde berean parte hartu zuen. Lehenengoan Chesten (Valentzian), garaipen bat lortu zuen eta bigarrenean, ranking-ean laugarrena amaitzeaz gain lasterketa bat lideratu zuen.

2007. denboraldian Espainiako 3 Formulan lasterketa batzuetan lehiatu zuen Novo Team taldearekin. Baina, emaitzak onak ez zirenez Tec-Auto taldera pasatu zen lehiaketan emaitza hobeak lortzeko. Denboraldi honen amaieran, GP2 Serietan parte hartu zuen Racing Engineering taldearekin Javier Villarekin batera eta Ernesto Visoren ordezkoa izanik.

2008an World Series by Renault-etara itzuli zen Pons Racing taldearekin eta hor iraungo du.


Kirol Palmaresa

Marcos Martinezen Palmaresa
DenboraldiaTaldeaKotxeaLasterketakPole PositionGaraipenakPuntuakSailkapena
2004- (Formula Junior 1600 Spain)----486.a
2005Racing Engineering (Formula 3 Spain F300 Espainiako Kopa)Dallara F300 (Toyota)1555822.a
2005Racing Engineering (Formula 3 Spain)Dallara F300 (Toyota)Guztiak--319.a
2006EuroInternational (World Series by Renault)-600--
2006Racing Engineering (F3 Spain)Dallara F306 (Toyota)14012810.a
2007Novo Team (F3 Spain)Dallara F306 (Toyota)10002213.a
2007Racing Engineering (GP2 Serieak)Dallara GP2 (Renault)900522.a
2008TEC Auto(Formula 3 Spain Espainiako Kopa)Dallara F306 (Toyota)211--
2008Pons Racing (World Series by Renault)-17002115.a

Erreferentziak

  1. "Marcos Martínez renueva con Pons Racing"
  2. "World Series – Primer podio para Marcos Martínez en Silverstone - 1ª Carrera"

Kanpoko loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.