Marcos Kaplan
Marcos Kaplan Efron (Buenos Aires, Argentina, 1927 – 2004ko otsailaren 11[1]) argentinar soziologoa izan zen.
Marcos Kaplan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1927 |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | 2004ko otsailaren 11 (76/77 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Buenos Airesko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziologoa, errealizadorea eta unibertsitateko irakaslea |
Jasotako sariak | |
Biografia
Latinoamerikako sistema politikoen analista ospetsua izan zen. Buenos Airesko Unibertsitate Nazionalean lortu zuen zuzenbide eta gizarte-zientzietako doktoregoa, eta hainbat unibertsitatetako irakaslea izan zen. 1967az geroztik Mexikon bizi zen. Humanitateen Koordinazioan lan eign zuen, eta Mexikoko Unibertsitate Autonomoan, Gizarte eta Politika Zientzien Fakultateko Ikerketa Juridiko sailean, ikertzailea izan zen.
Ehunka artikulu eta liburu ugari idatzi zituen. Lan aipagarrienen artean ditu: El narcotráfico latinoamericano y los derechos humanos (1993, Latinoamerikar narkotrafikoa eta giza eskubideak), El sistema mundial en la era de la incertidumbre (1994, Munduko sistema ziurgabetasunaren garaian), Crisis y futuro de la empresa pública (1994, Enpresa publikoaren krisia eta etorkizuna) eta Universidad nacional, sociedad y desarrollo (1996 Unibertsitate nazionala, gizartea eta garapena).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Argentinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |