Marcos (itsasontzia)

Marcos lurrunezko eta zurezko oskoldun arrantzu binakakoa izan zen, Juan Zubimendi donostiarrarena eta besteena. Zumaian Marcos Vicente Orúsek 1928an eraikia, Delfina bikia zuen. Bilbora joan zen Pasaiaren ebakuazioan. Minaketari lanetan jarri zuen Eusko Itsas Gudarosteak (1937ko apirila) eta D-17 izena jarri (1937/5/12). Bilbo ebakuatzerakoan, Santoñara joan zen. Santanderrerantz zihoala, azpi batekin tupust egin eta Nojako hondartzan azaldu zen, ustekabean lehertuz (1937/8/14).

Marcos
D-17
 Euskal Herria
Ontziola: Zumaia
Mota: Lurrunontzi
Uretaratze data: 1928
Zerbitzua: Eusko Itsas Gudarostea (1937)
Ezaugarriak
Desplazamendua: 32 t. tona
Luzera: 15,15 m
Zabalera: 4,26 m
Sakonera: 2,44 m
Abiadura: 8,5 korapilo
Eskifaia: 8-10 marinel

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.