Guglielmo Marconi
Guglielmo Marconi (Bolonia, 1874ko apirilaren 25a - Roma, 1937ko uztailaren 20a) ingeniari elektriko italiarra eta 1909. urtean Fisikako Nobel sari baten irabazlea, telegrafo elektrikoa garatzeagatik ezaguna. Accademia d'Italia akademiaren presidentea ere izan zen.
Guglielmo Marconi | |||
---|---|---|---|
1914ko abenduaren 30a - 1937ko uztailaren 20a | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Guglielmo Giovanni Maria Marconi | ||
Jaiotza | Bolonia, 1874ko apirilaren 25a | ||
Herrialdea | Italiako Erresuma | ||
Heriotza | Erroma, 1937ko uztailaren 20a (63 urte) | ||
Hobiratze lekua | Santa Croce | ||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||
Familia | |||
Aita | Giuseppe Marconi | ||
Ama | Annie Jameson | ||
Ezkontidea(k) | Beatrice Marconi (en) (1905eko martxoaren 16a - 1924) Maria Cristina Bezzi-Scali (en) (1927ko ekainaren 12a - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Boloniako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fisikaria, ingeniaria, politikaria, enpresaburua, asmatzailea eta zientzialaria | ||
Enplegatzailea(k) | St Andrews Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Zientzien Pontifize-Akademia Linzeen Akademia XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Suediako Zientzien Errege Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Accademia delle Scienze di Torino | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Regia Marina | ||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Alderdi politikoa | Alderdi Nazional Faxista | ||
Biografia
Familia aberats batean jaio zen. Boloniako unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta han hasi zen uhin elektromagnetikoak komunikazio telegrafikoan nola erabili aztertzen.
Esperimentu horien emaitzak 1896an aplikatu ziren Britainia Handian, Penarth eta Weston artean. Haririk gabeko telegrafiaren sortzailea izan zen. Haririk gabeko lehen komunikazioa lortu zuen Pontecchion (1895), Spezian (1897), Mantxako itsasartean zehar (1898), eta Irlanda eta Ternua artean. 1901eko abenduaren 12an lortu zuen lehenengo aldiz irrati bidezko komunikazioa Atlantikoaren bi aldeen artean.
Sintonia asmatu zuen, eta baita beste tresna elektromagnetiko asko ere; seinale magnetikoen atzemailea (1902) eta uhinen sortzailea, besteak beste. Halaber, mikrouhinen tresnak hobetu zituen.
1909an Fisikako Nobel saria eskuratu zuen Karl Ferdinand Braunekin batera, irrati-telegrafian eta uhin elektromagnetikoen ikerketan egin zituen ekarpenengatik. 1930ean Italiako Zientzia Akademiako lehendakari izendatu zuten.
Zientziari egindako ekarpenak
- Haririk gabeko telegrafia
- Irratiaren asmatzaile jo bazen ere, honen patentea benetako asmatzaileari itzuli zitzaion, Nikola Tesla austriar-hungariarrari, 1943an
- Marconi antena
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Nobel: (Ingelesez) Guglielmo Marconi – Biografia
- (Ingelesez) Marconi Corporation's Marconi Calling
- (Ingelesez) Guglielmo Marconi
- (Italieraz) Comitato Guglielmo Marconi International, Bologna, ITALY