Marco Antonio Sanz de Acedo

Marco Antonio Sanz de Acedo, (Iruñea, 1965eko maiatzaren 8a - Iruñea, 2003ko azaroaren 30a) euskal abeslaria izan zen, Eskroto edo Gavilán ezizenak zituena.

Marco Antonio Sanz de Acedo
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1965eko maiatzaren 8a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaAllo, 2003ko azaroaren 30a (38 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Izengoitia(k)Eskroto eta Gavilán
Musika instrumentuaahotsa

Discogs: 6261874 Edit the value on Wikidata

Gaitzizena

80 hamarkada hasieran, Sanz de Acedok Iruñean emititzen zuen Radio Paraiso irrati piratan saioa egiten zuen, "Eskroto Krótalo" izenekoa.[1]

Musika ibilbidea

1985ean Tijuana in Blue taldean abesten hasi eta 1980ko hamarkadaren punk abeslaririk ospetsuenetariko bat bihurtu zen. Eskrotok bost disko atera zituen Tijuanarekin.

1990eko hamarkadan Mexikon zenbait hilabete pasa ondoren, Iruñera itzuli eta mexikar doinuak kantatzeko taldea sortzea erabaki zuen. Horrela Kojon Prieto y los Huajalotes sortu eta Gavilán aukeratu zuen ezizen. 1995eko irailean taldea desegin arte, hiru disko atera zituen.

Tijuanaren berpizkundea eta heriotza

Tijuana in Blue taldeko kide ohien arteko harremana ona zen, eta 2001ean Nafarroako Bertsolarien Elkartearekin kolaboratu zuten “Altzairuzko hesiak” kantua grabatuz, “Hitza dantzan” bilduman argitaratua (GOR); bere kantuetako batzuk euskarara itzuli zituzten. Handik gutxira zuzenean jotzeko bildu ziren, Eguzki Irratiaren aldeko festibal baterako: kontzertua 2003an izan zen, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, eta Tijuanarekin batera Gari, Selektah Kolektiboa eta Betagarri izan ziren taulagainean; arrakasta itzela izan zuten. Beste kontzertu bat ere eman zuten, Agoitzen (Itoizko urtegiaren aurkako festibalean) Barricada eta Ekon taldeekin eta hogeitamar kontzertutako bira bat hastea erabaki zuten. Azken kontzertua Artsaia Musik Club aretoan izan zen (Aitzoain), eta han bildutako lagunen artean bazeuden Drogas eta Alfredo Piedrafita (Barricada), Francis Diez (Doctor Deseo), Juankar (Boikot) edo Cesar (Marea).[1]

Kontzertua Marcok berak ireki zuen, Gustavo Adolfo Becquerren bertso batzuk esanaz: “Alajaina! Nolako bakardadea hilotzena...!”. Kontzertua gogoangarria izan omen zen, eta Francis bera zoriontzera joan zenean, Eskrotok zera esan zion: “Besarka nazazu; baina ez esan ezer”.[2] Biharamunean, Iruñeko etxean urkatuta aurkitu zuten.[3] Bere heriotzaren kausa ez da zehatza baina bere buruaz beste egin zuela eman zuen[4].

Pasarte lazgarri hau gogoratuz, Francis Diezek “Abrázame” kantua konposatu zuen, Doctor Deseoren hurrengo diskan argitaratu zena (“Rómpeme con mil caricias, cielo, rómpeme”, GOR 2004).[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Biografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.