Marcelo Vieira

Marcelo Vieira da Silva Júnior, Marcelo bezala ezagutua (Rio de Janeiro, 1988ko maiatzaren 12a) futbolari brasildarra da, baina Espainiako herritartasuna dauka, Hegaleko ezker atzelari gisa jokatzen du Fluminense F.C-ean, Brasildar A-ko txapelketan parte hartzen duen taldean. [1] Brasilgo selekzio olinpikoarekin parte hartu zuen Pekinen 2008. urtean eta Londresen 2012. urtean, brontzea eta zilarra lortuz.

Marcelo Vieira

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarcelo Vieira da Silva Júnior
JaiotzaRio de Janeiro, 1988ko maiatzaren 12a (35 urte)
Herrialdea Brasil
 Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta areto-futbol jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Fluminense Football Club2005 / 2006306
17 urte azpiko Brasilgo futbol selekzioa2005 / 200531
Brasilgo futbol selekzio nazionala2006 / 2018586
Real Madril2007 / 2022ko ekaina38626
20 urte azpiko Brasilgo futbol selekzioa2007 / 200740
Brazil Olympic football team2008 / 2012121
Olympiacos F.C.2022ko iraila / 2023ko otsaila103
Fluminense Football Club2023ko otsaila /
 
Posizio edo espezialitateafull back (en) Itzuli
Kirol zenbakia12
Pisua80 kilogramo
Altuera174 zentimetro

IMDB: nm5323811 Facebook: marcelom12 Twitter: MarceloM12 Instagram: marcelotwelve Youtube: UC7Atj6-H_v-MaXc7CbC7lRw TikTok: marcelotwelve FIFA: 218284 UEFA: 1900737 Edit the value on Wikidata

Selekzioan zein klub mailan, bere herrikide Roberto Carlos-en oinordeko izan zen, harekin ezkerreko atzelari postua partekatzen baitzuen, eta horregatik sarritan konparatuak izaten dira euren ibilbideetan, baita garai guztietako bi onenetariko gisa adierazten dituztelako ere. Biak Real Madrileko atzelari historikoak dira. [2]Real Madril bere arrakasta eta aitorpen handienak zor dizkioz eta Marcelo talde honetan, kapitain eta jokalaririk arrakastatsuenetarikoa bihurtu zen, 25 titulurekin. Madrilen hasi zen, Fluminense gaztetxean hasi eta gero.[3]

Ibilbidea

Fluminense F.C

Marcelo Cateten (Rio de Janeiro) hezi eta jaio zen. 13 urterekin Fluminense Footbal Clubean kidetu zen, hasieratik bere aitona Pedrogatik babestuta. Marcelok, urte batzuk geroago aitortu zuen elkarrizketa batean:[4]

Txarto banengoen, partiduko hoberenetarikoa nintzela esaten zidan, eta horrek hodeietan jartzen nau. Txikitatik, beti neure alboan, indarra emanez.

Fulminense taldearekin izandako debutean, gol bat sartu zuen, eta eskuekin “C” bat eginez, bere garai hartako neska-lagunari eta bere egungo emazteari erreferentzia eginez.[4]

Real Madril F.C

2006ko azaroaren 14an, 18 urte besterik ez zituela, Real Madrilek Espainiako Lehen Mailan fitxatu zuen[5]. 8 urte haietan klubeko presidente izan zen eta Ramón Calderónek "Roberto Carlosen ordezkoa" deitu zion.[6]

Real Madrilekin 2007ko urtarrilaren 7an debutatu zuen Coruñako Deportivoren aurka, Micel Salgadoren ordez.[7]

Espainiako lehen denboraldian Marcelok ez zuen distirarik izan, espero zen bezala. Fabio Capello entrenatzaileak ez zion erasoko postuei aurrea hartzen uzten eta horrela ezin zuen bere partida. Baina brasildarrak bere lehen titulua lortuko zuen Real Madrileko jokalari bezala: 2006-07 ligan.[8]Bernd Schusterrek konfiantza gehiago emango zion hurrengo denboraldian.

2021-22 denboraldian Real Madrileko kapitain berria bihurtu zen, Sergio Ramos kapitain historikoaren agurraren ondoren.[9] 2022ko maiatzaren 28an Marcelok UEFAko bere bosgarren Txapeldunen Liga irabazi zuen. Denboraldi horretan bertan, Espainiako Superkopa, Liga eta Txapeldunen Liga irabazi ondoren, Paco Gentoren errekorra gainditu zuen eta klubaren historian titulu gehien lortu zituen jokalaria bihurtu zen 25 titulurekin. Egun horretan bertan elkarrizketa baten ondoren, Real Madrilekin eban kontratua ez zuela gehiago berrituko baieztatu zuen, ekainaren 30ean amaitu baitzuen.

Olimpyacos F.C

2022ko irailaren 3an egin zen ofizial Olympiakos talde greziarraren fitxaketa, beste denboraldi baterako.[10]

Marceloren debutean, Olinpiakosek porrot gogorra jaso zuen etxean Azerbaijango Qarabag taldearen aurka (3-0), Europa Leagueko partidan. Bigarren zatian Marcelo sartu zen Bouchalakis erdilariaren ordez. Greziako taldera iritsi izanak etsipena sortu zuen eta Real Madrileko jokalari ohiak ia ez zuen Michel Gonzalez entrenatzailearengan eraginik izan. Izan ere, jokalari brasildarrak bi partida bakarrik jokatu zituen denboraldi hasieran eta ez zen deialdian sartu Panatinaikos eta AEK Athensen aurkako derbietan. Grezian Marceloren errendimendu eskasak bere egoera fisikoari eragin zion, pisu nabarmena irabaziz.

2023ko otsailaren 18an Marcelok eta talde heleniarrarekin zuen kontratua etetea erabaki zuen.[11]

Fluminense F.C

2023ko otsailaren 22an Fluminense taldearekin kidetu zen, bere ibilbidea hasi eta Real Madrilen jokatzeko jauzia eman zuen taldearekin. 2023an, Marcelok, Fluminense F.C.rekin batera, Libertadores Contra Boca Juniors 2-1 Kopa irabazi zuen, bere lehen Askatzaileen CONMEBOL Kopa eskuratuz, bai berarentzat, bai klubarentzat.[12]

Selekzio nazionala

Beheragoko kategoriak

Marcelo 2008ko Pekingo eta 2012ko Londreseko Olinpiar Jokoetako brasileko irudikapenaren parte izan zen, eta horretan, brontzezko eta zilarrezko dominak irabazi zituen, hurrenez hurren. Mano Mahezesek, Brasileko talde olinpikoa osatu zuen 18 jokalarien zerrendara gehitu zuen Marcelo.[13]

Erabateko selekzioa

Marcelok 2006ko irailaren 5ean debutatu zuen, Brasil eta Galesen arteko partiduan, bere lehenengo gola sartu zuen partiduan. 2010ean, Munduko Futbol Kopan jokatzera deitutako jokalarien behin-behineko zerrendan sartu zuten, baina azkenean ez zuten 23 jokalarien artean sartu.

Partaidetzak azken faseetan

Edizioa Sedea Emaitza Partiduak Golak
Mundial Sub-17 2005 Peru Txapeldun ordea 3 1
Mundial Sub-20 2007 Canada Final-zortzirenak 4 0
Beheragoko totala 7 1
2013ko Konfederazioen Kopa Brasil Txapelduna 5 0
2014ko Munduko Kopa Brasil Laugarren postua 6 0
2018ko Munduko Kopa Errusiaa Final laurdenak 4 0
Erabateko totala 15 0

Garaipen-zerrenda

Titulu erregionalak

Titulua Cluba Egoitza Urtea
Carioca Txapelketa Fluminense Rio de Janeiro 2005
Taça Rio 2005
Carioca Txapelketa 2023

Titulu nazionalak

Titulua Cluba Urtea
Ligako txapelketa Real Madril F.C 2007
Ligako txapelketa 2008
Superkopa 2008
Kopa 2011
Ligako txapelketa 2012
Superkopa 2012
Kopa 2014
Ligako txapelketa 2017
Superkopa 2017
Superkopa 2020
Ligako txapelketa 2020
Superkopa 2022
Ligako txapelketa 2022

Titulu internazionalak

(*) Selekzioa barne

Titulua [14][15] Taldea Urtea
Olinpiar brontzea Brasil (sub-23)
Olinpiar zilarra 2012
Konfederazioen Kopa Brasil 2013
Txapeldunen Liga Real Madril 2014
Europako Superkopa 2014
Kluben Mundiala 2014
Txapeldunen Liga 2016
Europako Superkopa 2016
Kluben Mundiala 2016
Txapeldunen Liga 2017
Kluben Mundiala 2017
Txapeldunen Liga 2017
Txapeldunen Liga 2018
Kluben Mundiala 2018
Txapeldunen Liga 2022
Askatzaileen Kopa Fluminense F.C 2023

Bakarkako sariak

Saria Urtea
A Serieko urteko taldea 2006
FIFA / FIFPro world XI-ri izendatua 2010, 2011, 2013, 2014
UEFA-ko urteko taldea 2011, 2017, 2018
XI FIFA / FIFA pro mundiala 2012, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019
Munduko kopako Izarren taldea 2014, 2018
Ligako XI ideala 2016
ESM-ko urteko taldea 2016, 2017
Txapeldunen Ligako talde ideala 2016, 2017, 2018
IFFHS-eko urteko taldea 2017, 2018
ESPN-eko ezker atzelaririk saria 2017, 2018
Urteko defentsa - UEFA saria 2018
Goalen hamarkadako hamaika idealetan sartuta 2019
France Football-en hamarkadako hamaika idealetan sartuta 2019

Bizitza pribatua

2008. urtean, Marcelo bere betidaniko neskalagunarekin ezkondu zen, Claire Alvesekin eta 2009ko irailaren 16an euren lehenengo umea izan zuten, Enzo Alves Vieira izenekoa. Brasilgo Fluminenseko gazteen mailan zegoenean, jokatzen jarraitu ahal izateko bere aitona Pedrok ordaindu behar izan zuen. Horrexegaitik, Marcelok ahal dauzan gol guztiak dedikatu egiten dizkio. Berak RealMadril TV-ri esan zion, bere aitonarengaitik ez balitz, bera ez litzatekela futbolaria izango. Bere aitona 2014ko utzailean hil zen, Marcelok Munduko Kopa jolasten zuen bitartean.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Marcelo ficha por Fluminense, el equipo en el que empezó su carrera» MARCA 2023-02-24 (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  2. (Gaztelaniaz) EFE. (2016-11-15). «Los regalos del club a Marcelo por sus diez años de blanco» Diario AS (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  3. «Reportaje: Marcelo, cantera o talonario - Marca.com» archivo.marca.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  4. «Real Madrid C.F. - Web Oficial - RealMarcelo: “En el vestuario me gusta motivar y transmitir alegría al resto"» web.archive.org 2013-12-31 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  5. (Gaztelaniaz) «El brasileño Marcelo ya es jugador del Real Madrid» El Universo 2006-11-14 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  6. «Marcelo firma con el Madrid por cinco años | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  7. «YouTube - ‪Marcelo cumple 150 partidos con el Real Madrid‬‏» web.archive.org 2011-06-11 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  8. «Campeon de liga 2006/2007 - Marca.com» archivo.marca.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  9. (Gaztelaniaz) «El desafío final de Marcelo» MARCA 2021-07-09 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  10. (Gaztelaniaz) «Oficial: Marcelo ficha por Olympiacos» MARCA 2022-09-02 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  11. (Gaztelaniaz) «Marcelo rescinde su contrato con Olympiacos: nuevo destino tras cinco meses en Grecia» El Español 2023-02-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  12. (Gaztelaniaz) «Marcelo ficha por Fluminense, el equipo en el que empezó su carrera» MARCA 2023-02-24 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  13. «Torneo Olímpico de Fútbol masculino - Brasil - Lista del equipo - FIFA.com» web.archive.org 2012-08-23 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  14. (Gaztelaniaz) «Marcelo | Defensa Primer Equipo | Web oficial Real Madrid CF» Real Madrid C.F. - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  15. (Gaztelaniaz) «Marcelo - Títulos & éxitos» www.transfermarkt.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.