Marcelino Oraa
Marcelino Oraa Lekunberri (Beriain, 1788ko apirilaren 28a – Beriain, 1851ko azaroaren 24a) militar eta politikari nafarra izan zen[1].
Biografia
Beriainen jaioa, Iberiar Penintsulako Gerran Espoz Minarekin aritu zen.
Karlistada piztean, Espoz Minarekin ere jarraitu eta gudu zelaian jeneral bilakatu zen. Horri esker 1841 eta 1843 artean Filipinetako gobernadore orokor izendatu zuten.
Iberiar penintsulara itzuli eta senatari hautatu zuten Nafarroan.1851n Memoria histórica de la conducta militar y política del General Oráa liburua idatzi zuen.
Erreferentziak
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.